Essence by Espaisucre (Bartzelona)

Irakasle ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta Bartzelonako sukaldaritza eta ostalaritza eskolan ere ikasi zuen.

Bere trebakuntza ibilbidea El Renotik eta Escribà gozotegitik igaro zen Bartzelonan.

Hôtel de Crillonen (Paris) lan egin zuen, Pierre Gagnairen (Paris) Jean Luc Figuerasen (Bartzelona), Elbullin, Michel Brasen (Laguiole)…

Jasotako sariak: 1998, Espainiako gozogile onenari saria; 2003, urteko profesionala Kataluniako Gastronomia Akademiak izendatua; 2004, Kataluniako gozogile onenari saria; 2006, urteko postreari saria Vino+Gastronomía aldizkariak izendatua; 2006, Gastronomia Sari Nazionala Espainiako gozogile onenari.

Espai Sucre ireki zuen, lehenengo postre jatetxea munduan.  2011n, Espaisucre México eskola ireki zuen (2013an Gourmets Awards Saria eskuratu zuen Mexikoko postrerik onenari). 2015ean, Espaisucre Colombia.

Espaisucre “The Best Restaurant Dessert” sariaren sortzailea da, esperientzia esklusiboa, ludikoa eta hezigarria 12 pertsonekin soilik partekatutako mahai batean.