Orana jatetxea (Adelaida, Australia)

Eskozian jaio zen Jock Zonfrillo, italiar eta eskoziar familia batean.

Eskoziako luxuzko landa-hoteletan bere teknika perfekzionatu ondoren, ezinbestean erakarri zuten Jock Londongo sukalde dinamiko eta lehiakorrek; hantxe jardun zuen lanean chef bikain askorekin batera, besteak beste, Marco Pierre White chefarekin, sukaldariaren izen bera duen jatetxean. Beranduago, Michelin izarrak dituen David Cavalier chefaren Chapter One jatetxean ere bai. Eta geroago berriro itzuli zen White chefaren ondora, urtebetez Sidneyko (Australia) 41 jatetxean lan egin ondoren.

Marco utzi eta Damien Hirst artistaren The Pharmacy jatetxea ireki zuen lan-taldeari batu zitzaion Jock; jatetxe horrek Londonen irudimena bereganatzen jakin zuen, eta nazioarteko entzutea lortu zuen bere abangoardiako sukaldaritzari esker. Ondoren, hotel boutique txiki bat ireki zuen Jockek Cornualleseko kostalde ikusgarrian; huraxe izan zen Erresuma Batuko bere azken lanlekua.

Australiara itzultzeko aukera sortu zitzaion Zonfrillori 2000. urtean, 41 jatetxeko sukaldeburu lan egitera. Maitemindu egin zuen Australiak, kontinente hartan deskubritu baitzuen bere etxe izpirituala.  Sidneyn egon ondoren, hainbat aholkularitza-lan egin zuen Jockek Adelaidara Penfolds Magill Estate jatetxeko cehef exekutibo gisa lanera joan aurretik. Gaur egun Adelaidan jarraitzen du, eta Orana eta Blackwood jatetxeen jabea eta chefa da.

Telebistako aurkezle ere bada Nomad Chef” eta “Chef Exchange”).

Baina bere interes profesionalen artean beti aurkitzen da bere benetako pasioa, The Orana Foundation, Australiako lehenengo bizilagunak, haiek lurrarekin zuten harreman estua eta kultura gastronomiko tradizionalaren haien ezagutza sofistikatua inspirazio-iturri dituen irabazi asmorik gabeko erakundea.