Celler de Can Roca jatetxea (Girona)

Bederatzi urte besterik ez zituen chef jakatxoa lehen aldiz jantzi zuenean, familiaren jatetxean bere amari laguntzeko. Gaur egun, bere proiektua zuzentzen du bere bi anaiekin batera; Josep sommelierra eta aretoko arduraduna da, eta Jordi gozogilea.

El Somni (2013) izan zen Roca anaiek abiarazi zuten zentzumen anitzeko lehendabiziko gastro-opera; zentzumenen 50 artista eta espezialista baino gehiagorekin uztartutako prozesu sortzailea izan zen, ia bi urteko lan sortzailea eta esperimentala. Botanikako ikerketa-proiektuak zuzentzen ditu, Terra Animada esaterako; proiektu horrek jatetxe inguruko basa-espezieak katalogatu ditu, gastronomiarako berreskuratzeko eta, hortik abiatuta, espezie horiek destilatzeko.

Cooking Tour Experience ekimenarekin, jatetxe baten nazioarteko lehen bira gidatzeaz gain, sukaldaritzako talentua garatzeko programa indartsua ere bideratu du; aurten hasi berri da Latindar Amerikan, eta nazioarte-mailan jarraituko du datozen urteetako edizioetan.

Ziur aski, tenperatura baxuko hutseko kontrolatutako egosketari egin dizkion ekarpenek eraldatu egin dute XXI. mendeko berehalako sukaldaritzarekiko ikuspuntua. Hainbat unibertsitate-programarekin kolaboratu du, hala nola, Harvardeko Science&Cooking ikastaroan. 2015. urtean, WorldEconomicForum erakundearen gonbidapena jaso zuen, kulturako liderren batzorde bateko kide izateko.

Hona hemen jaso dituen sarietako batzuk: El Celler de Can Roca jatetxeak bere hiru Michelin izarrei eusten die 2009. urteaz geroztik; Joan Roca Le Chef aldizkariaren munduko hamar chef onenen artean dago, Michelin izarrak dituzten 512 epaimahaikidek bozkatutako zerrendan (2015); El Celler de Can Roca jatetxea, munduko jatetxerik onena, 50 Best Restaurants of the World, Restaurants Magazine; Joan Roca, Grand Prix de l’Art de la Gastronomie by the Académie Internationale de la Gastronomie (2012); Madrid Fusion topaketan, munduko eragin handieneko 20 chefen artean aukeratu zuten 1.000 kazetari gastronomikok baino gehiagok; Joan Roca, Doctor Honoris Causa izendatu zuen Gironako Unibertsitateak (2011), eta Urteko Sukaldaririk Onenaren saria eman zion Gastronomiaren Espainiako Akademiak (2000).