Celler de Can Roca Jatetxea, Girona

Bederatzi urte besterik ez zituen chef jakatxoa lehen aldiz jantzi zuenean, familiaren jatetxean bere amari laguntzeko.Gaur egun, bere proiektua zuzentzen du bere bi anaiekin batera; Josepsommelierra eta aretoko arduraduna da, eta Jordi gozogilea.

El Somni(2013) izan zen Roca anaiek abiarazi zuten zentzumen anitzeko lehendabiziko gastro-opera; zentzumenen 50 artista eta espezialista baino gehiagorekin uztartutako prozesu sortzailea izan zen, ia bi urteko lan sortzailea eta esperimentala.Gaur egun, Terra Animada izeneko botanikako ikerketa-proiektu bat zuzentzen du; jatetxe inguruko basa-espezieak katalogatu ditu, gastronomiarako berreskuratzeko

Cooking Tour Experience ekimenarekin, jatetxe baten nazioarteko lehen bira gidatzeaz gain, sukaldaritzako talentua garatzeko programa indartsua ere bideratu du; aurten hasi berri da Latindar Amerikan, eta nazioarte-mailan jarraituko du datozen urteetako edizioetan.

Ziur aski, tenperatura baxuko hutseko kontrolatutako egosketari egin dizkion ekarpenek eraldatu egin dute XXI. mendeko berehalako sukaldaritzarekiko ikuspuntua.Hainbat unibertsitate-programarekin kolaboratu du, hala nola, Harvardeko Science&Cookingikastaroan.2015. urtean, WorldEconomicForum erakundearen gonbidapena jaso zuen, kulturako liderren batzorde bateko kide izateko.

Hona hemen jaso dituen sarietako batzuk:ElCeller de Can Roca jatetxeak bere hiru Michelin izarrei eusten die 2009. urteaz geroztik; Joan Roca Le Chef aldizkariaren munduko hamar chef onenen artean dago, Michelin izarrak dituzten 512 epaimahaikidek bozkatutako zerrendan (2015); ElCeller de Can Roca jatetxea, munduko jatetxerik onena, 50 BestRestaurantsoftheWorld, RestaurantsMagazine; Joan Roca, Grand Prix de l’Art de la GastronomiebytheAcadémieInternationale de la Gastronomie (2012); Madrid Fusion topaketan, munduko eragin handieneko 20 chefen artean aukeratu zuten 1.000 kazetari gastronomikok baino gehiagok; Joan Roca, Doctor HonorisCausa izendatu zuen Gironako Unibertsitateak (2011), eta Urteko Sukaldaririk Onenaren saria eman zion Gastronomiaren Espainiako Akademiak (2000).

Aurten bigarren izendatu dute World’s 50 Best Restaurants listan, iazko lehenengo postua utzita.