Cenador de Amós jatetxea (Villaverde de Pontones)

Madrileko Casa de Campoko Ostalaritza Eskolan egin zituen Jesus Sanchezek (1974) gozogintzako ikastaroak, Madrileko Gozogileen elkartean.

1993an, Marian Martinez emaztearekin batera, Cenador de Amos jatetxea ireki zuen. 1995ean, izar bat eman zien Michelin Gidak. Gaur egun bi ditu, baita hiru Repsol Eguzki ere. Arku Atlantikoaren Kantauriko Sukaldari Onenaren saria jaso zuen 2013an, eta Jatetxe Klasiko Garaikide Onenaren saria, Madrid Fusion kongresuaren 2015eko edizioan.

Hainbat telebista-kate eta irratirekin kolaboratzen du. La cocina del Cantabrico liburua argitaratu du. 2012an, Santanderreko Botin Zentro berria zuzentzeko aukeratu zuen Botin Fundazioak.