Culler de Pau Jatetxea (O Grove)

14 urterekin hasi zen sukaldean, sukaldari baten seme, ISP Compostela eskola familiako hoteleko sukaldeko lanarekin uztartuz, ogibidean murgiltzen hasi zen tokia.

Ikasten amaitu zuenean, denbora batez egon zen hotelean, baina beste hainbat sukalderekin txandakatuz: Gran Hotel La Toja (5 izar), El Corte Inglés (Vigo), Zallo Barri (Gernika), Bica do Sapato (Lisboa), Martín Berasategui (Donosti), La Broche (Madril) eta Balzac (Madril).

Azkenik, Culler de Pau ireki zuen, bere ortu eta itsas-despentsarekiko eta hurbileko produktuarekiko fideltasuna duen jatetxea.

Jatetxea 2009an ireki zen. 2010ean sukaldari errebelazio bezala proposatu zuten Madrid Fusionen. 2011n, bere lehen Repsol eguzkia jaso zuen. 2012an, Michelin izarra eta bigarren Repsol eguzkia.