Inaugurazio-ekitaldia
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak ongietorria ematen die parte-hartzaile guztiei, eta hiriko Kongresuaren 20. urteurreneko ospakizunei ekingo die.

Omenaldi nagusia: Juan Mari Arzak
Guztiaren sortzailea. 70eko hamarraldi erdialdetik, espainiar sukaldaritza berriaren irudia da mundu osoan chef handi hau. Gaur egun lanean jarraitzen du oraindik, baina bere alaba Elenaren eta lantaldearen esku utzita dauka zuzendaritzaren erantzukizuna. Gure sukaldaritza-iraultzaren ikurra da Juan Mari.

Horregatik, bere sormen geldiezinagatik eta bere lanbidean eta bizitza pertsonalean erakutsi duen eskuzabaltasun handiagatik, kongresuaren omenaldi nagusia jasoko du 2018. urte honetan.

Ezusteko gozoa
Urtero bezala, ezusteko gozo batez gozatzeko aukera izango dugu, San Sebastian Gastronomika Kongresuaren 20. urteurrena ospatzeko.