Inaugurazio-ekitaldia

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko edizioak ongietorri ofiziala ematen die parte-hartzaile guztiei eta Carme Ruscalledari egingo dio omenaldi nagusia.

2019ko omenaldi nagusia: Carme Ruscalleda

Bere Sant Pau jatetxea itxita –hiru Michelin izar ditu eta abangoardiako sukaldaritzaren erreferentea da munduan–, amaiera eman dio Carmek etapa bati, eta nazioarteko proiektuz betetako beste bati emango dio hasiera.

Paisaia bat eta intimitate bat maila goreneko kontakizun kultural eta gastronomiko batera nola eramaten den erakusten digun eredu bikaina izan da, eta da, Carme; are, Japoniara ere esportatu du bere unibertsoa, eta arrakasta itzela lortu du, gainera.

Espainiako sukaldaritzaren iraultzaren ikurretako bat da, eta bere ibilbidean egin duen aldaketa honek merezimendu osoa ematen dio biltzarraren omenaldi nagusia jaso dezan.

Ezusteko gozoa

Biltzarraren ikusmin handieneko “tradizioetako” bat.  Gozo-mundua argudiotzat eta ikuskizuntzat duen show-ezustekoa. 2019ko topaketa gastronomiko bikain honi hasiera emateko modurik onena eta gozoena.