Zuberoa jatetxea (Oiartzun)

Hilario Arbelaitz da jatetxe enblematiko honen burua, euskal produktu bikainak dotoreriaz eta fintasunez goratzen dituen sukaldaria; errespetutik, txinparta oso ebolutiboak eman dizkiena.

Sari asko jaso ditu Arbelaitzek bere chef ibilbide luzean: Gastronomiaren Sari Nazionala (1991); Euskadiko Sukaldari Onenaren Saria (1993); bi Michelin izar duela 15 urtetik (gaur egun bat); hiru CAMPSA eta 9,5 puntu Gourmetour gidan.

 Oiartzunen dago Zuberoa jatetxea, Donostiatik 10 kilometrora. Herri etxerik antzinakoena da, 600 urte ditu, hain zuzen ere. Hantxe hasi zen sukaldeko lanetan bere amarekin, hogei urte zituenean, eta amarengandik jaso zuen euskal sukaldaritza tradizionala. Hamar urtez amarekin jardun ondoren, 15 eguneko egonaldia egin zuen Ainhoa (Ipar Euskal Herria) herriko Ithurria jatetxean, Maurice Isabalekin; hark ireki zizkion begiak, eta sukaldaritza tradizionala lantzen hasi zen, modernizatuz, baina sustraiak alde batera utzi gabe.