Dum Pukht jatetxea (Delhi – INDIA)

Gulam M. Qureshi chefak paper erabakigarria izan du Dum Pukht jatetxearen hasierako garaian; Nueva Delhiko ITC Maurya hotelean dago jatetxe hori. Erregeen sukaldarien leinukoa da, hasieratik lan egin du Dum Pukht jatetxean, eta aitzindaria izan da jale onenei Awadhi sukaldaritzaren xehetasunik sotilenak erakusten. Aitarengandik ikasi zituen sukaldaritzaren sekretuak, eta Indiako errege-erreginen familiaren errezetak garai modernoetara egokitu ditu.  Sukaldaritza geldoaren arte tradizional honen bere ezagupenak perfekzionatzeko, antzinako eskuizkribu urduak ere aztertu zituen.

Gulam M. Qureshik Dum Pukht jatetxearen bere ikuspegi pertsonala eskaintzen du, indiar sukaldaritza modernizatuarena.  Olio gutxi erabiltzen duenez, janaria ez da koipetsua. Gainera, Dum Pukht jatetxean indiar sukaldaritza tradizionalean baino espezia gutxiago erabiltzen da. Orain dela gutxi, Saudi Arabiako erregearen goraipamenak jaso ditu, honek hotelean ostatu hartu zuenean.

Qureshi chefaren espezialitateen artean, plater tradizional asko aurki dezakegu; hala nola Murgh Khusk Purdah, Sabz Khusk Purdah, Harra Kebab, Kakori Kebab, Haleem, Habibia txuletak, Baghare Baigan, Dum Machli amuarraina, Mahi Sarson, Dum Pukht Biryani eta Mahi Dariya.

Jaso dituen sarietako batzuk: 1989 – indiar jatetxe onenaren “Urrezko sardexka” Saria; 2009 – IFFCAren “Curry Onenaren” Saria;; 2010- IFFCAren Master Chef Onenaren saria; 2010- Indiako jatetxe onenaren saria, Times of India Group taldearena ; 2012- “Biryani Onenaren” Saria, Delhi Gourmet Clubarena ; 2015 – “Indiako chef Onenaren” Saria, Top Chefen eskutik; eta 2016- “Indiako jatetxe Onenaren” Saria, Easy Dinnerren eskutik.

ITC Hotels-ek babestutako hitzaldia