Tegui jatetxea (Buenos Aires, Argentina)

Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna, Beatriz Chomnalezen Eskolan Sukaldaritza Teknikak ikasi zituen. Bere maisu Chomnalezekin hasi zen sukaldean lan egiten. Chef exekutiboa izan zen Patagonian, Francis Mallmannen jatetxean. Sydney, Londres, Frantzia eta Estatu Batuetako sukaldeetan ere lan egin zuen.

Argentinako Sukaldaritza Berriari egindako ekarpenengatik nazioartean ezaguna, Teguik Argentinako sukaldaritza garaikidea jarri du mapan, herrialdeko txoko bakoitzeko osagaiak erabiliz, beti teknika egokia eta egosketa zehatza aukeratuz. Gero eta gehiago,  Martiteguik lekua egiten dio ahaztutako produktu askori, jatetxea bisitatzen dutenen ahotan birsortzen direnak.

Germán Martitegui bere herriko produktuen defendatzailea da, bere plater bakoitzean goresten ditu, eta 2016ko urte amaieran argitaratutako bere lehen liburuko orrialdetan zehar nabermentzen dira.

Aldi berean, Tierras proiektuari ekin zion, Argentinako produktu, ekoizle eta eko eskualdeen inguruko ikerketa lana.

Egun, Tegui Latin America 50 Best Restaurants-en 10. postuan kokaturik dago eta  The Worlds 50 Best Restaurants-en 49.ean.

Germán, bestalde, Masterchef Argentina eta Masterchef Kidseko epaimahaikide izan da.