Cristina Jolonch

Ez litzateke bidezkoa izango –nahiz eta tentazio bat izan– Cristinak azken garai hauetan La Vanguardian chef bikainenei egin dizkien elkarrizketen lan bikainarekin bakarrik geratzea, sari honen irabazle gisa aurkezteko; berriki argitaratu duen liburuan biltzen ditu aipatu elkarrizketok. Izan ere, gastronomiaren munduan bide guztiak –erreportaje handiak, kronikak, iritzia…– igaro dituen kazetari indartsua da Cristina, eta bere ibilbide profesional luze eta emankorrean bisitatu dituen txoko guztietako edozeinengatik mereziko luke sari hau.

Ondo ezagutzen ditu munduko sukaldaritzak, eta literatura-sentsibilitate zehatza du, erantzukizun sozialeko osagai handi batekin eta kazetaritza-intuizio bikainarekin batera; horregatik guztiagatik, Jolonch da Pau Alborna i Torras kazetariaren oroimenezko nazioarteko sari garrantzitsu honen aurtengo irabazlea.