El Portal del Echaurren (Ezcaray)

Francis Paniego
Francis Paniego Madrilen egin zituen ikasketak eta Pedro Subijanaren eta Juan Mari Arzaken sukaldeetan trebatu zen. 2012an Espainiako Gastronomia Akademia Errealaren aintzatespena eskuratuz, “ 2011ko Espainiako Sukalde Buru Onenari Gastronomia Sari Nazionala”.

Bere gurasoek, Marisa eta Felix, 1898an sortutako markari urteetan zehar izena eta ospea eman ondoren, jarraipena eman dio orain Francisek: Ezcarayko Echaurren hotela eta jatetxea, identitatez jositako sukaldaritza aurrera eramaten duen tokia. Francisek Echaurren Tradicióneko sukaldea zuzentzen du Marisaren sukaldaritza ahaztu gabe, eta El Portal de Echaurrenekoa, egun bi Michelin izar dituena, sormenez beteriko platerei esker. Benta zaharra nazioarteko erreferentzia den Relais & Chateaux hotel gastronomiko batean eraldatzea lortu du.

Bere alde informalenean, sukaldaritza eskuragarria eta dibertigarria garatzen du Logroñoko bihotzean: Tondeluna, diseinu zainduko jatetxea, Francis Paniegoren ukituko pintxo eta platerak zerbitzatzen dituena.

Marqués de Riscal, A Luxury Collection Hotelaren eskaintza gastronomikoa zuzentzen du bere irekieratik Eltziegon, Errioxako turismo enologikoan puntu gogoangarria izan den eta egun Michelin izarra duen Frank Gehryren eraikuntza.

2018ko uda honetan, bere jatetxe ibiltariaren kargu egongo da, Donostiako Maria Cristina hotelera “Ezcaray” izena eramango duena.

Pol Contreras:
Chef gozogilea eta I+G+b

Francis Paniegorekin trebatua, berarekin batera lan egin du fronte eta taldeko jatetxe ezberdinetan.
Gozogintzan ere Martin Berasategui, Pierre Gagnaire Londres, Gaig, Fauchon (Paris), eta abarrekin lan egin du.
Egun, Echaurren taldeko ikerketa lantaldea zuzentzen du eta bere marka dauka, Pol Contreras Txokolateak.