El olivar Jatetxea (Moratalla, Murtzia)

Chefa baino, humanista. Medikuntza ikasketak, Marketin eta Komunikazioan lizentziaduna, argazkilaria, dekoratzailea eta sukaldaria… Eta “pafiroflexia”-ren asmatzailea (jan daitezkeen paper eta elaborinekin egindako menua).

Ezin konta ahala sari biltzen ditu, horien artean 2014ko Ostalaritza – Berrikuntza FEHR Sari Nazionala eta Repsol Gidako 2 eguzki.

Zenbait liburu idatzi ditu: La Cocina de El Olivar de Moratalla (Gourmand World CookBook Awards 2007ko Munduko Sukaldaritza Lehen Liburu Onena); Caminando entre Oliveras edo Menús Saludables de Murcia Elikaduraren Fundazio Espainiarra FEN 2017.

Bere proiektu berritzaileen artean, GastrOleum, AOVEren zabaltze eta erabilpenerako; Elaborinak, Mutziako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiako Sailarekin batera landutako irinak; eta “Sopa de Letras”, Caravaca de la Cruzen urtero ospatzen den ostalaritzaren hausnarketaren eguna.