As Garzas jatetxea (Malpica, A Coruña)

Santiago de Compostelan jaio zen 1973an, eta Malpica de Bergantiños herrian (A Coruña) dagoen As Garzas jatetxeko chefa eta jabea da; Repsol eguzki bat du 2013az geroztik, eta Michelin izar bat 2010az geroztik.

Autodidakta da, Toñi Vicente chef galiziarraren (Michelin izar bat) sukaldean jardun zuen, eta haren jabetzako Garfio jatetxean, Denian, Alacanten.

Carballo Concelloko lehenengo Ostalaritza Eskolako zuzendaria da.

Hainbat sari gastronomiko jasotakoa da, hala nola “Alvaro Cunqueiro” sukaldaritza galiziarra ondoen bultzatu duenarentzako saria, eta 2010eko Enpresa-proiektu Onenaren Turismo eta Gastronomiako saria.

Astero kolaboratzen du Radio Voz irratiko “Voces de Bergantiños” irratsaioko sukaldaritzako atalean.