Banzeiro jatetxea (Manaus, Brasil)

Catarinakoa jaiotzez, Manausen bizi da; Felipe Schaedler ez da sukaldaria bakarrik, munduko oihan tropikal handienaren joritasunaren apasionatua da; baita gazte ameslaria ere, eskualdeko gastronomia ikertu eta berritzen duena, Amazoniako berezko produktuekin.

Amazonasekiko bere grinak bere sentikortasun sortzailea piztu du urteetan zehar, plater bakoitzean zapore, aroma, testura eta aparteko esperientzia berriak deskubrituz. Banzeiro bere jatetxea gidatzen du Manaus-Am hirian, 2009ko abenduan inauguratu zuenetik, eta goi-mailako sukaldaritzaren ukituak dituen eskualdeko sukaldaritza eskaintzen du. Hainbat sari jasotakoa da; besteak beste, “Urteko Chefaren” saria eman zion Veja Manaus Comer e Beber aldizkariak.

2012an, Kultura Merituaren Ordenaren domina jaso zuen (Jaunaren Kategoria), Gobernu Federalak Brasilen kultura-nortasuna garatzen laguntzen duten pertsonalitateei ematen dien nabarmenena.

Perretxikoak, inurriak, lore jangarriak eta landa-tuberkuluak izan dira oihana ezagutzen lagundu diotenak, indigenen kulturan errotutako sukaldaritza batean, ur gezako ibai itzeletako arrainak direlarik produktu nagusienetako bat.

Amazonaseko bandera jasotzen du Felipek, eta erakusten digu zergatik den horren fina eta, aldi berean, ezezaguna, hango lurraldea eta kultura gastronomikoa.