Ostalaria izan nintzen aholkulari baino lehen, eta orain beste batzuei laguntzen diet beren jatetxeak irekitzen. CEOa Gstocken.

Ostalaria izan nintzen lehendabizi, eta 24 jatetxe ireki nituen, 400 langilerekin; orain, aholkularia naiz, eta beste batzuei laguntzen diet beren jatetxeak irekitzen. Itsutu egiten naute denbora errealeko kontrolak eta teknologia berriek; horregatik sortu nuen Gstock Web App. Aplikazio horren bitartez, beste web-aplikazio batzuekin batera, kudeatzeko, aztertzeko eta erabakiak hartzeko hodei-ingurune ideala definitzen kolaboratuko dugu. % 100 digitala eta denen eskura dagoena. Jarraian ikusiko dituzun hiru hitzaldiez gain, gai hauetaz ere hitz egiten dut: “Nola egin jatetxeetarako negozio-plan on bat”, “Sukaldariak eta laginketak: badatorrela otsoa…”, eta “Produktu-kostuaren kontrola; gutxieneko eta gehienezko kontrola… paranoiarik gabe”.