Azurmendi Jatetxea (Larrabetzu)

Eneko Atxa, 4 Michelin izarrekin, Amorebietan jaio zen. Azurmendi*** jatetxeko chefa eta jabea da.

Eneko Atxa bizkaitarraren filosofia argia izan da su artean ibiltzeari ekin zionetik: bere gastronomiarekin pertsonak zoriontsu egiteaz gain, etorkizun hobe bat kozinatzea ere du helburu. Osasuna, elkartasuna eta jasangarritasunarekiko ardura beti izanik, bere Azurmendi jatetxeak, hiru Michelin izarrekin, bigarren aldiz jaso berri du jatetxerik jasangarrienari saria The World’s 50 Best zerrendaren eskutik. Honetaz gain, Europako Jatetxe Onena izendatu du OADek (Opinionated About Dining) eta Munduko Jatetxe Onena Elite Traveler luxuzko aldizkariak. Eneko Atxak 2015eko Gastronomia Sari Nazionala irabazi zuen eta European’s Young Leaders-eko kide izan da.

Euskal sukaldaritza ulertzeko bere modu pertsonala Azurmendi eta Eneko jatetxeetan dasta daiteke, biak Larrabetzun (Bizkaia), eta gainerako Eneko jatetxeetan Londresen, Tokion eta Bilbon.

Eneko Atxak 15 urterekin ekiten dio bere gastronomiaren munduan zeharreko ibilbideari, Leioako Ostalaritza Eskolan (Bizkaia), aldi berean jatetxe ezberdinetan stage-n bitartez trebatuz eta euskal sukaldaritza tradizionala menderatuz. Ikastaldi honen ondotik, jatetxe entzutetsuenetarantz abiatzen da eta pixkanaka bere nortasun eta estiloa finkatzen ditu.

2005ean, izen handiko hainbat jatetxetan buru izan ondoren, bere jatetxea irekitzea erabakitzen du: Azurmendi.

2012 urtean Azurmendik 3 Michelin izar eskuratzen ditu, gisako aitortza jasotzen duen Bizkaiko lehenengo jatetxea eta bakarra izanik.

Aitortza honek, gainera, Eneko Atxa 35 urterekin hiru izarrak erdiesten dituen Espainiako sukaldaririk gazteenetarikoa izatea ekarri du.