Arzak jatetxea (Donostia)

Juan Mari Arzak

1942an jaio zen, espainiar sukaldaritza garaikidearen aita da. XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarraldian Euskal Sukaldaritza Berria bezala ezagutzen den mugimenduaren sortzailea eta alma materra da, eta bere eragina erabakigarria izan da, bai sukaldaritzan bai maila sozialean. Bocusse, Troisgros, Senderens… eta beste hainbatekin egon da.

Eta eskuratu dituen sari ugarietako batzuk aipatzeagatik: Gastronomiako Sari Nazionala sukaldari onenari (1974); hiru Michelin izar; Sukaldari Onena eta Jatetxe Onena, Club de Gourmetsen eskutik; Sukaldaritzaren Artearen Sari Nagusia Europako sukaldari onenari, Gastronomiaren Europako Akademiaren eskutik (1992); Gastronomiaren Sari Nazionala Jatetxe onenari; Urrezko eta Zilarrezko Plaka Meritu Turistikoari; Frantziako Kultura Ministerioaren Arteen eta Letren Ordenako Jaunaren saria (1993); Donostia hiriaren Zilarrezko Domina, Udalak emandakoa, Donostia hiriaren errekonozimendu eta esker-oneko adierazpen gisa udalerriari emandako ez-ohiko zerbitzuengatik (1994); Gipuzkoako Urrezko Domina

Hiru Michelin izar ditu, eta munduko 53. jatetxe onena da 50 Best zerrendan.

Familiaren XIX. mende amaierako negozio-etxe zaharrean dago jatetxea; sukaldaritza garaikidea maite dutenen erromes-lekua da sukaldaritzaren bilakaerari esker; gaur egun, Elenaren esku dago dagoeneko jatetxea. Juan Mariren alaba da Elena, laugarren belaunaldikoa.

Michelin izar bat duen Londongo Ametsa jatetxearen aholkularia da.

 

Elena Arzak

Suitzako “Schweizerische Hotelfachschule Luzern” Ostalaritzako Eskolan egin zituen ikasketak (1988-91). Honako hauetan lan egin du: Zuricheko Internacional hotelean; Lucernako National hotelean; Londongo La Gavrochen; Lucernako Chateau Gutsch hotelean; Troisgros de Roanne; Carre des Feuillants (Paris); Le Vivarois (Paris); Louis XV (Montecarlo); Antica Osteria del Ponte (Cassinetta di Lugagnano); El Bulli (Roses) eta Pierre Gagnaire (Paris).

Elenak ere sari asko jaso du; besteak beste: Chef de l’avenir (2000); Gastronomiaren Sari Nazionala Sukaldeburu Onenari (2010); Eckart Witzigman Nazioarteko Saria (2010) eta Munduko Chef Onenaren Veuve Clicquot Saria (2012).

Gaur egun, jatetxea eta aholkularitza-zerbitzuak zuzentzen ditu aitarekin batera, tandem bat osatuz. Bere ezagupen profesionalak garatzen ere jarraitzen du, denboraldi laburrez beste jatetxe batzuetan jardunda. 2012an, munduko emakume chef onena izendatu zuen 50 Best zerrendak.