Eelke Plasmeijer – Locavore jatetxe-taldea(Bali, Indonesia)

14 urte zituela ekin zion sukaldaritzako bere ibilbide profesionalari Eelke Plasmeijer-ek, Holandan, bere jaioterriko jatetxe batean.

Lanbidean hobetzeko helburuz, ostalaritza eskola batean eta bi Michelin izardun Amsterdameko jatetxe batean trebatu zen. 2008an, Yakartan bere mentoreetako bat bisitatzera joanda zegoenean, hiriko jatetxe baten ardura har zezan konbentzitu zuten, sukaldeburu, eta hantxe hasi zen Rayrekin lanean. Ondo moldatu ziren hasieratik, eta laster joan ziren Balira; Locavore ireki aurretik, bi hoteletako sukaldeak zuzendu zituzten.

2013ko azaroan, Locavore jatetxea ireki zuten Rayk eta Eelkek, Ubuden; indonesiar produktuen erabileran oinarritzen da jatetxe horren sukaldaritza. Ray eta Eelkeren menua, osagaietan oinarrituta dagoena, Indonesiako abeltzain, arrantzale eta nekazariei eskainitako omenaldia da. Bertako osagai freskoen eta chef hauen errezeta inspiratuen arteko baturari esker, Locavore “Asia’s 50 Best” (Asiako 50 jatetxerik onenak) zerrendan dago azkeneko lau urteotan (2016an, 49. postuan; 2017an, 22. Postuan; 2018an, 21. Postuan; eta 2019an, berriz, 42. Postuan); gainera, “Highest Climber” saria (Igoerarik handiena) eskuratu zuen 2017an, eta “Asia’s Most Sustainable Restaurant” saria (Asiako jatetxetik jasangarriena), berriz, 2019an.

Ray Adriansyah – Locavore jatetxe-taldea(Bali, Indonesia)

Yakartan jaio zen Ray Adriansyah; Sumatrakoak zituen jatorriz gurasoak. Sukaldari bikaina zen bere ama, eta halaxe hazi zen Ray, gastronomia tradizionalarekiko zein nazioartekoarekiko interes handia sentituz. Zeelanda Berrian ikasketak egiten ari zela, liburuak alde batera utzi eta negozio-eskola batean hastea erabaki zuen, sukaldaritzagatik. Christchurcheko Sukaldaritza Eskolan graduatu ondoren, Yakartara itzuli zen, eta Eelke Plasmeijer-ekin hasi zen lanean han. Harrezkero egiten dute lan elkarrekin.

 

Locavore jatetxeaz gain, Locavore To Go (ogitartekoak/kafetegia), The Night Rooster (artisau erako koktelen taberna), Nusantara (indonesiar jatetxe petoa), LocaLAB (I+G sukaldaritza) eta Local Parts (harategia) ere ireki dituzte.