1973 Taste jatetxea (Tenerife)

Diego Schattenhofer chef argentinarrak Kanariar uharteetan 18 urte zeramatzanean, etapa berri bati ekin zion orain dela 12 urte exekutibo gisa lanean diharduen hotelean, orain dela bi urte abiarazi zuen proiektuan: 1973 Taste.
Schattenhoferrek ez dio trebatzeari eta munduko onenen eskutik ikasten jarraitzeari utzi; hor dugu, esaterako, Argentinan bizi den Joan Coll kataluniar chefa, baita bere herrialdeko Pabo Massey eta Francis Mallman ere. Espainian, berriz, Martin Berasategi, Francis Paniego, Juan Pablo de Felipe eta Paco Perez chefen eskutik ikasteko aukera izan du.
2005etik 2010era, biltzarkide jardun du Madrid Fusion ekitaldian, Astrochefseko sukaldarien lantaldearekin ezin Tenerifeko Kabildoak aukeratutako ordezkari gisa, uharteko gastronomiaren planak bultzatuta. Biltzar hartan, 2011n, Berrikuntza Teknologikorik Onenaren saria jaso zuen bere “Pintxo Hegalariei” esker, eta saria jaso zuen Belgikako Flamish Primitives sariketan ere.
2007az geroztik, Astrochefs egitasmoko kide da Bertrand Lefort eta Javier Pancorbo ingeniariekin eta Herve Bouy astrofisikariarekin batera; elkarrekin ari dira, gastronomiaren munduari aplikatzeko irtenbide zientifikoak bilatzen. Gainera, hitzaldiak ematen ditu hainbat forotan, hala noa Heston Blumenthal foroan (Erresuma Batua), 2010ean; Dominique Persoonek gonbidatuta Belgikan, Cocinartek gonbidatuta La Lagunan, Culianria’16, Hecansa…