DStage jatetxea (Madril)

Bilboko Zabalburu Eskolan ikasketak egin ondoren, 18 urterekin hasi zen sukaldean lanean. Lasarten (Gipuzkoa), Martin Berasategiren sukaldea eta Goizeko Kabi (Bilbo eta Madril) izan ziren bere lehendabiziko esperientziak.

26 urterekin, El Club Allard klubaren sukaldearen ardura hartu zuen; txundituta utzi zituen bere ukitu jostagarriko sukaldaritzarekin, eta bi Michelin izar lortu zituen. 2015eko uztailaz geroztik, DSTAge jatetxeko chefa eta enpresaria da; DSTAge Madril eta Espainiako sukaldaritza fenomeno dirdaitsuenetakoa da, eta dagoeneko lortu du bere lehenengo Michelin izarra.