Dani García jatetxea (Marbella)

Andaluziako sukaldaririk eraginkorrena da Dani Garcia, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan.
Marbellan jaio zen 1975ean, eta 18 urterekin sartu zen Malagako “La Consula” ostalaritza eskolan. 1996an bataiatu zen profesionalki, Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi jatetxean. 1998an ireki zuen Tragabuches jatetxean Rondan, eta 25 urte besterik ez zituenean lortu zuen bere lehenengo Michelin izarra. Dani Garciak hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Malagako Akademia Gastronomikoaren Urteko Sukaldari Onenarena (2002); Chef de l’Avenir, Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren eskutik (2006); Andaluzia Ekonomikoaren Ekintzaileena (2009); Errege Akademiaren Gastronomiaren Sari Nazionala (2009); eta Gastronomiaren Andaluzia saria (2015). Relais & Chateauxeko kide izendatu zuten 2015ean, eta 2016an Bib Gourmand deklaratu zuten bere BiBo.

2007an jaso zuen bere lehen Michelin izarra Calima jatetxean, eta 2010ean, baita bigarrena ere. Puente Romano hotelean dagoen bere gaur egungo jatetxeak bi Michelin izar ditu. Horretaz gain, Bibo jatetxeak dauzka Madril eta Marbellan eta Lobito de Mar “txiringitoa” Marbellan.