Cocina Sunae (Buenos Aires, Argentina)

Estatu Batuetan jaio zen, aita estatubatuarraren eta bi emakumeren alaba: ama biologiko korearra eta zaindu zuen ama filipinarra. Lehenengo haurtzaroa Japonian igaro ondoren Estatu Batuetara itzuli zen, eta bertan harrituta geratu zen aitonaren baratzearekin.

Baina Filipinetan igaro zuen bere haurtzaro gehiena, eta bertako kulturaren eraginak identifikatzen du.

Estatu Batuetara itzuli ondoren, behetik hasi zen ostalaritza munduan. Ondoren, New Yorken, Negozioak ikasi zituen. Denbora asko igaro orduko Brasilera bidaiatu zuen, eta, azkenean, Argentinara. 2009an bere lehenengo jatetxea ireki zuen, bere etxean, ate barruan. Cocina Sunae, Asia Hego-ekialdean bizi izandako haurtzaroko zaporeak gogora ekartzeko tokia izan zen.

2011n ‘Gourmet Responde’ telebista saioan hartu zuen parte. 2013an lehenengo liburua idatzi zuen, ‘Sabores del Sudeste Asiático’.

Etxeko intimitatean afariak prestatzen eta ematen ia 7 urte igaro ondoren, eta Cocina Sunaek izandako arrakasta ikusita, lokal tradizional batera jauzia eman zuen eta Sunae Asian Cantina ireki zuen Palermo auzoan.

Une honetan ‘Kusinera Filipina’ bigarren liburua amaitzen ari da, Filipinetako sukaldaritzari eta kulturari eskainitako liburua, hain zuzen ere. Eta beste bi jatetxe ari da irekitzen, bat Buenos Airesen, Argentinan, eta bestea Manilan, Filipinetan.