Gallery by Chele  Jatetxea (Manila, Filipinak)

Txikitatik , Chele Gonzálezek kozinatzea maite zuen. Torrelavegan jaioa, Artxandan gastronomia gradua eskuratu zuen munduko jatetxerik entzutetsuenetan lan egin aurretik, Andra Mari, Arzak, El Bulli, El Celler de Can Roca, Nerua-Guggenheim eta Mugaritz artean. Europan garatu zituen bere sukaldaritzaren oinarriak. Gero, leku guztietatik bidaiatu zen, Asia eta Filipinetatik batez ere, non bere filosofia eta ikuspegi modernoa bertako osagai jasangarriekin garatu zituen plater berritzaileak sortzeko.
2013 urtean, Gallery VASK jatetxe sarituaren chef eta jabe bilakatu zen Manilan, Filipinetan. Gallery VASK Filipinetako Jatetxe Onena izendatu zuten 2016an (Asiako 39.a) eta 2017an Asiako 35.a Asia´s 50 Best-en arabera (Asiako 50 onenak), 2015ean The World’s 50 Best Diners Discovery Series-ek Australia eta Asia hego-ekialdeko sei jatetxe inspiratzaileen artean zerrendatua, Philippine Tatler-ek 2016 eta 2018 arteko 20 jatetxe onenetarikoetako bat bezala saritua, Philippine Tatler-ek 2014an Sukaldaritza Sortzaileko Jatetxe Berri Onenatzat aitortua eta Esquireko Urteko Jatxetxea 2014an. 2018. urtean, Gallery VASKek eraberritze garrantzitsua egin zuen eta Gallery by Chele-n bilakatu zen.

Duela zazpi urte bere proiektua martxan jarri zuenetik, Chele osagai, zapore eta janaria ulertzeko modu berrien bila aritu da. Gallery VASKeko legatu eta filosofiarekin jarraitzen du jabekideekin batera:  Juan Carlo Calma arkitekto eta artista eta Carlos Villaflor chefa.