Ambrosía Restaurant & Ambrosía Bistro

Ikasketak amaitu ondoren, Ambrosia jatetxea ireki zuen 2003an Santiagoko erdigunean, bere familiarekin batera.

Urtetan zehar, ikaskuntza eta zapore berriak bilatzeko bidaiekin uztartu zuen bere lana Carolinak; hainbat herrialde bisitatu zuen, hala nola Peru, Brasil, Italia, Tailandia eta, azkenean, 2010ean, ikasketa formalak egitera itzultzea erabaki zuen. Horrela, bada, Parisen igaro zuen urtebete Ferrandi eskolan ikasten eta Frenchie Restaurant jatetxean lanean ondoren, Gregory Marchand chefarekin.

2013an Txilera itzuli zen, Ambrosiaren berrirekiera zuzentzera; leku berri batean eta kontzeptu berri batekin ireki zuen berriro jatetxea. Jatetxe familiar modernoa da, zirkuitu gastronomiko klasikotik at dagoena, azokako produktu freskoak protagonista dituen menua eskaintzen duena; sasoiaren arabera eskuragarri dauden produktuen arabera aldatzen du menua egunero.

Gaur egun, Ambrosia jatetxearen eskutik, hainbat sari jaso du Carolinak Txilen zein atzerrian eta, berriki, beste jatetxe bat ireki du Providencian, Rosario Onettorekin batera abiarazi duen proiektu propioa, leku hiritar eta intimoa, bistronomia arautzat duena: Ambrosia Bistro.

Latinoamerikako 50 Best Restaurants zerrendan dago Carolina 2014az geroztik.

“De Temporada” liburuaren (Editorial Planeta 2016) egileetako bat da, Rosario Onettorekin batera.