Sant Pau jatetxea (Sant Pol de Mar)

Sant Pol de Mar herrian jaio zen; familiak nekazaritzan eta merkataritzan jarduten zuen. Merkataritzako ikasketak egin ondoren, familiaren enpresan sartu zen, elikadura arloko komertzio batean. Toni Balamekin ezkondu ondoren, Sant Pau jatetxea ireki zuen. 1991n jaso zuen lehendabiziko izarra; kataluniar sukaldaritzaren ordezkaria izan zen Sevillako Expon; Sukaldari Onenaren saria eman zion LMG gidak; bigarren Michelin izarra lortu zuen 1996an; Gastronomiaren Sari Nazionala, 1998an; kalifikazio gorenak gida guztietan… Hainbat libururen egilea da: “Deu anys de cuina al Sant Pau”, “Cocinar para ser feliz”, “Un any amb Carme Ruscalleda” eta “Cuina a casa amb Carme Ruscalleda”.

Bi aldiz eskuratu du Gastronomiaren Nadal saria, askotariko beste sari batzuk ere jaso ditu, eta jatetxe arrakastatsua dauka Tokion. 2005ean jaso zuen hirugarren Michelin izarra.

Sormenagatik eta Berrikuntzagatik, Turespañaren I. Saria jaso zuen 2010ean; Bartzelonako, Manhattaneko eta Indiako merkataritzaren ganberek IWEC 2010-International Women Entrepreneurial Challenge saria eman zioten; Alicia Fundazioak antolatutako zientzia eta sukaldaritzari buruzko jardunaldietan hizlari jardun zuen Harvardeko Unibertsitatean; Lyonen, 2011n, Bocusse omentzeko afarian parte hartu zuen, hiru Michelin izar dituzten munduko gainerako sukaldari guztiekin batera…

2012an, “Laneko Merituei” emandako Zilarrezko Domina jaso zuen, Lan eta Immigrazio Ministerioak ematen duena. Sant Pol de Mar herriko alaba kuttuna da. 2013an, Kataluniako Parlamentaren Urrezko Domina jaso zuen.

Hiru Michelin izar dauzka Sant Pol jatetxean, bi izar Bartzelonako Moments jatetxean eta beste bi Tokiokoan; Moments jatetxean, gainera, jardun osoaren kudeaketaz arduratzen da.