CARLES ABELLAN: La barra de Carles Abellán (Barcelona)

 

Bartzelonako Escola de Restauración y Hostelería-n ikasi zuen, ikasi bitartean Els Pescadors, L´Odissea, Hotel Melià edota La Dama bezalako jatetxeetan lan egin zuen. Ferran Adrià Roseseko El Bullin ezagutu eta bertan eratu zuen bere dimentsio profesionala, bere irudimena askatuz. Ondoren, Talaia-ren buru izan zen eta Sanlúcar la Mayor-eko (Sevilla) Hacienda Benazuza hoteleko sukaldea aurrera eraman zuen.

2001ean Comerç 24 ireki zuen, Michelin izar bat lortuz, eta geroago Tapas 24, Suculent, La Guingueta izeneko bi txosna Bartzelonako hondartzetan, Bravo 24, Montrealeko Tapas24, Tapas24 Camp Nou, Ena Sevillako Alfonso XIII hotelean, Tapas24 Diagonal eta azkenik La barra de Carles Abellan.

2018an Michelin izarra jaso eta 2019an La Barra Bravo jatetxearen kokapen berera lekualdatu zen, W Hotelean. Aldi berean, l´Eixample-ko “Alegría” taberna ireki zuen berriz, 1899an sortutako lokala.

NANDU JUBANY: Can Jubany (Calldetenes)

 

Nandu Jubany 1971n jaio zen, 18 urterekin sukalde buru sartu zen familiaren Urbisol jatetxean, eta hainbat jatetxe entzutetsuetan lan egin zuen geroago: Madrilgo Cabo Mayor, Olost del Lluçanèseko Fonda Sala, Arzak, Martin Berasateguiren Bodegón Alejandro eta Gaig, besteak beste.

1995ean Can Jubany ireki zuen bere emazte Anna Orterekin batera, arkitektura tradizionaleko masia atsegin batean, eta ireki eta hiru urtera Michelin izarra jaso zuten.

Handik Aurrera enpresari garrantzitsu bilakatu da lokal eta areto berriak irekiz, horien artean Viladrauko Mas d´Osor, Taradelleko El Serrat del Figaró eta Sant Julià de Vilatortako Mas Albereda Hotela, Andorrako Sport Hotel Hermitage & Spa-ko jatetxeetako kudeaketa, Singapurreko FOC jatetxearena, Formenterako Can Carlitos, Foc Sentosa eta Pim Pam Foc Singapurren.

Pur jatetxea eta Impur cocktail bar izan dira irekitako azkenak, Bartzelonan.

RAFA ZAFRA: Estimar (Barcelona)

 

Alcalá de Guadairan (Sevilla) jaio zen eta bere familiarekin hasi zen sukaldean, Alcalá-ko Ostatu zaharran; bertan finkatu zituen andaluziar sukaldaritzarekiko funts, errespetu eta maitasuna.

Sevillako Heliopolis Ostalaritza Eskolan ikasi zuen eta Tristán, Aldebarán, Arzak, La Terraza del Casino, Tragabuches edota Calima bezalako jatetxe handitan osatu zituen ikasketak.

Hacienda Benazuzako lantaldeko kide da, bertan Bulli Unibertsoa ezagutu eta bere ukitu andaluziarra eransten dio hotelaren proiektu gastronomikoari. Zenbait urtez Oasis Sens eta Oasis Viva-ko chef exekutibo izan ondoren, 2015ean HEARTeko chef exekutibo izatera igaro zen, ADRIA anaien proiektua, eta Guy La Liberte Ibizan. 2016an bere proiekturik pertsonalenari ekin zion Bartzelonan, Estimar jatetxea, Mediterranear itsasoari dion maitasuna transmititzeko asmoz.