La Salita (Valentzia)

Valentzian jaio zen, 1975eko abuztuaren 15ean.

Valentziak eta Mediterraneoak sukaldaritzaren munduan tradizioaren eskutik sartu ez zen Begoña Rodrigo bat hartzen dute. Industria-diseinuko ikasketak egin ondoren, Holandako sukalde eta hoteletan hasi zen lanean eta, harrezkero, mundu osoan bidaiatu zuen. Londongo Aquariumean garai bat igaro ondoren, Valentziara itzuli zen 2003an. Gaur egun, badira dagoeneko 14 urte bere jatetxea ireki zuela. Zapore definituei, bere sorkuntzen edertasun finari, teknika gustuaren zerbitzura erabiltzeari eta produktuak kontu handiz eta bikaintasunez aukeratzeari esker, zerbait berezia da Begoña Rodrigoren sukaldaritza.

Top Chef lehiaketaren lehen edizioko irabazlea izan zen. Bi libururen egilea ere bada.

Valentziako Erkidegoko urteko Sukaldari izendatu zuten 2014an. Eta WOMAN Emakume Ekintzailearen 2018ko saria ere jaso du, besteak beste.

2016an, bigarren jatetxea ireki zuen, Nomada, non bere hasierako sukaldaritza globala berreskuratzen duen; aurten, berriz, beste bat irekiko du Valentziako erdigunean, marka berarekin.