Jorge BretOn

.

Basque Culinary Centerreko Sukaldaritza Saileko Koordinatzailea da; abangoardiako espezialitatea zuzentzen du.

El Bulli, El Celler de Can Roca, El Poblet eta beste hainbat jatetxetan trebatu da, eta Michelin izardun bi jatetxetako chefa izatera iritsi da (La Sucursal eta Vertical); sari ugari jaso du bere ibilbidean zehar (Valentziako Komunitateko Sukaldari Onenaren saria, Chef Millesime 2012, FEVH federazioak ematen duen Ikerkuntza eta Garapen Gastronomikoaren Sari Nazionala…).

Luis Arrufat

.

Basque Culinary Centerreko Master eta Ikastaro Saileko chef koordinatzailea, sektorean eta irakaskuntzan esperientzia handia duena. Gainera, El Bulli jatetxeko chefa izan zen sei urtez.

Juan Carlos Arboleya

.

Gastronomia Zientzien Masterraren Koordinatzaile Teknikoa da, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko Elikadura-industriako ibilbidearen Koordinatzailea, eta BCC Innovation-eko Kontsumitzailearen Zentzumen-pertzepzioa eta Lehentasunak espezialitateko Koordinatzailea. Horrez gain, Elsevier argitaletxearen International Journal of Gastronomy and Food Sciences aldizkariaren editorea da.

Biokimika Fisikoan Doktorea East Anglia (Norwich, Ingalaterra) Unibertsitatean, eta ikertzailea Ingalaterrako Institute of Food Research BBSRC institutuan. AZTI-Tecnaliaren elikagaien ikerkuntzarako zentro teknologikoko Karakterizazio eta Diseinu Mikroestrukturalaren Laborategiko arduraduna izan da.