Molino Aponiente jatetxea, El Puerto de Santa María

Ángel Leonen filosofia itsasoko produktu guztiak era harrigarrian optimizatzean datza, bai sentsibilitatetik, bai teknikarik zorrotzenetik.

Aurten Molino Aponiente bere etxe berriaren eta bertako estuario ikusgarriaren ateak ireki ditu, azkeneko urteotan lantzen aritu den teknika guztiak garatzen dituen lanlekua. Bertan, oraindik ere, zuzenean, itsas inguruneari buruz ikasten jarraitzen du. Hiru Michelin izar dauzka.

Eskuratu dituen azken sarien artean, honakoak ditugu: Al Andalus saria, 2011ko sukaldeburu onenarena; Andaluziako Nekazaritza eta Arrantza sailaren Ekimen Berritzaileari saria; Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren 2011ko Saria, Chef L’Avenir kategorian; Gastronomiaren Akademiaren 2012ko Saria, Sukaldeburu Onenarena; 2013ko Chef Millesime Saria…

Egin dituen ikerketa anitzak ere sarituak izan dira; hala nola, Berrikuntza Teknologikoaren Saria (Madrid Fusion, 2008), Gastronomiako eta Turismoko Berrikuntzaren Gaztelako Candido Mesonero Mayor Saria (2010) edo Sukaldeburu Onenaren gastronomiako Al Andalus saria (2011) jaso ditu. Gaur egun, krustazeoen oskolen eta beste arrainen deskaltzifikazioa eta plateren bioluminiszentziaren inguruan dabil lanean.

Alevante berria ere ireki du Sancti Petri hotelean. Aponiente zaharra berriz, La Taberna del chef del mar arrakastatsu eta ezarria da orain.