Mugaritz jatetxea (Errenteria)

Munduko chef personal eta gogoetagarrienekotzat jotzen da; ingurunearen hipersintesi intelektualetik eta zaporearen bilaketa ontologikotik abiatuta, bere lanak gastronomiatik haragoko fenomeno bilakatu du.

Donostiako Ostalaritza Eskolan ikasketak egin ondoren, besteak beste, Ramon Roteta, Hilario Arbelaitz, jean Louis Neichel, Juan Mari Arzak, Fermin Arranbide eta Pedro Subijanarekin lan egin zuen. Ferran Adriak zuzentzen duen El Bulli jatetxeko lantaldeko kide ere izan zen (1993-1994). Azkenik, sukaldeburu jardun zuen Martin Berasategirekin (1996). 1998an, bere kontura lanean hasi zen Mugaritzen, eta ordutik jatetxe hori zuzentzen du.

Mundu-mailako gastronomiaren inguruko prentsak bere lana aitortu dio, eta Gastronomiaren Sari Nazionala jaso zuen 2002an. Gastronomiaren Euskal Akademiak, berriz, jatetxe-arloko profesional onenaren gastronomiako Euskadi saria eman zion 2003an. “Lo Mejor de la Gastronomia” gidak “Urteko sukaldari” eta “Urteko gozogile” izendatu zuen. 2005ean, Michelin gidaren bigarren izarra jaso zuen. Bederatzigarren tokian dago 50 jatetxe onenen  gidan, eta aurten da hamabigarren urtea jarraian, munduko 10 chef onenen zerrendan sartu zenetik.