Mina jatetxea (Bilbao)

Ikasketak amaitu ondoren, eta etengabe ikasteko bere gogoak bultzatuta, Bartzelonara joan zen Alvaro Garrido; han, jatetxe ezagunetan trebatu zen, hala nola Espai Sucre jatetxean Jordi Butronen aginduetara, eta Michelin izar bat duen Jean-Luc Figuerasen esanetara.

Geroago, Manolo de la Osaren esanetara hasi zen lanean Las Rejasen sukalde-buru; jatetxe horrek ere Michelin izar bat dauka.

Gozogintzan espezializatutako bere trebakuntzarekin jarraitzeko, munduko gozogile onenetakoa den Paco Torreblancarekin hasi zen.

2006an ireki zuen Mina, bere jatetxea; askatasun osoa ematen dio bere sormenari, pasioari eta gastronomiaren inguruan duen bere ikuspegiari.

“Lo Mejor de la Gastronomia 2010″ gidaren “Chef Revelacion 2010” saria eta 2011ko “Chef Millesime” saria jaso zituen; 2012an, Michelin izarra jaso zuen, eta bere bigarren Eguzkia Repsol Gidan 2016ko ediziorako; urte hartan bertan, “Atlantikoko zaporeak” sari nazionala ere eman zioten.