Bon Amb Jatetxea (Xabia)

Alberto Ferruz Cariñenan jaio zen 1984an. 12 urte besterik ez zituela La Bodega jatetxean lan egiten zuen, bere osaba baten jabetza zena. Zaletasun honek Zaragozan ostalaritza ikasketak egitera bultzatu zuen.
Martin Berasategirekin hiru urtez lan egin ondoren, bi urte eman zituen Parisko Taillevent jatetxean.
Espainiara bueltatutakoan, Quique Dacostarekin lan egin zuen denboraldi batez eta jarraian bere abenturari ekin zion BonAmb Restauranten. 23 urterekin soilik, sukaldari buru izan zen Deniako Marriott hoteleko jatetxe gastronomikoan.

BonAmb Restaurantekin batera, Alberto haziz joan da eta lorpen handiak eskuratu ditu. Alberto Ferruzek ez zion bere lanean eraldatzeari eta berritzeari utzi, eta horregatik 2014an Michelin izar eta Repsol eguzki bana jaso zuen sari bezala. Bere buruari eguneroko lan eta ahaleginaz beste helbururik ezarri gabe, BonAmb Restaurantek eta Alberto Ferruzek arrakasta garrantzitsua erdietsi zuten 2015ean, artean Michelin izarraren ospea, Repsol Gidan bigarren eguzkia eta Valentziako Erkidegoko Gastronomia Akademiak emandako urteko Sukaldaririk Onenari saria jasotzea.
Azkenik, 2016. urtean bigarren Michelin izarra eskuratu zuen.