Dos Pebrots (Bartzelona) eta Dos Palillos (Bartzelona)

Bartzelonan jaioa, bere burua erdi Cadaquesekotzat duen arren. Bartzelonako Ostalaritza eta Sukaldaritza Eskola ireki berrian sartzen da, lehenengo promozioan Quim Marqués, Carles Abellán, Sergi Arola edota José Ramón Andrés bezalako sukaldari eta lagunekin topo eginez. Bartzelonako Los Inmortales-en pasta ukitzen ikasten du. Els Pescadors-en, arrain freskoa prestatzen eta maneiatzen. 1997an elBulli-ra doa eta ez da bertatik joango 11 urte igaro arte, sukaldariburu bezala jardun ondoren.
Gaur egun, eta 2008tik Camper-ekin batera, Dos Palillos jatetxearen jabe da, irmotasun bereziko proposamen asiarra, sotila, teknika perfektukoa eta Michelin izarduna.
2017an Dos Pebrots ireki zuen, Katalunia eta Mediterraneoko errezetategi historikotik abiatuta etorkizunera begira dagoen sukaldaritza kontzeptu berritzaile eta erakargarria; begirada berri bat, jatetxean bertan egindako elaborazioak (hartzituak, hestebeteak…) eta abangoardiako tekniken aplikazioak direla medio.