Aurten, 2018an, 20. urteurrena beteko du Donostiako kongresuak. Urteurren horrek bat egiten du espainiar sukaldaritza garaikidearen eztandarekin, eta fenomeno haren sortzailea eta bultzatzailea izan zen kongresua, gure herrialdean zein mundu osoan.

Bi hamarraldi miragarri horiei eta abangoardiako sukaldaritzaren bilakaerari buruz hausnartzeko, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak solasaldi-mahai-ingurua diseinatu du, non parte hartu baituten “bidai” horretan garrantzi erabakigarria izan duten gonbidatuek.

Jose Carlos Capel, Rafael Garcia Santos, Benjamin Lana, Joan Roca eta Quique Dacosta izango ditugu, hain zuzen ere, Pau Arenosen gidaritzapean.

Profesional bikain horiek abangoardiako sukaldaritzak azkeneko 20 urteotan izan duen bilakaera aztertuko dute, gaur egungo egoeraren mapa egingo dute eta, hortik abiatuta, aurrera begirako ariketa bat egingo dute, egon daitezkeen ildoak aztertzeko.