Aterako gara; aurrera ateratzen lagunduko dizuegu. Vocento, el Diario Vasco eta grup gsr-ren Gastronomia ataletik, San Sebastián Gastronomikaren jatorritik, argi genuen ezin ginela
desagertu egoera hain zail batean, eta pausu bat aurrera egin dugu, zuekin gaudela esateko. Bidelagunak gara.

Horregatik erabaki genuen kongresua egitea; horregatik egin dugu ahalegin guztia kongresua prestatzeko, eta horregatik gaude prest programa iragartzeko: programa bikaina, zuentzat guztiontzat baliagarria izango dena. Egoerak behartu gaituenez, irudimenaz baliatu gara, eta gugan itxaropenak dituzuela dakigunez, berrikuntza gehiago egin ditugu eta asetuko zaituzten edizio bat aurkeztuko dugu.

Ez dizuegu huts egingo. Eta zuen egoerara, hau da, gurera, egokitutako hitzaldi interesgarriekin eta jarduerekin lagunduko dizuegu, benetan onura ateratzeko moduak izango baitira. Gastronomika 20 zuekiko dugun maitasunaren erakusgarri da. Familia handi hau berriro elkartzean datza, Espainia munduko abangoardian kokatu duen familia bera. Ez gara hortik jaitsiko. Gu, Benjamín, Íñigo, Javier, eta baita Andoni, Josean, Hilario, Karlos, Juan Mari, Eneko, Martín, Pedro eta Elena ere —batzorde teknikoko kideak–, eta ni neu, kongresu osoaren izenean, horretaz arduratuko gara. Hitza ematen dizuegu.

Trukean, hau baino ez dizuegu eskatuko: eutsi, lagun diezaiogun elkarri, beti egin izan dugun bezala, beti aurrera egin izan dugun bezala. Familia une gogorretan laguntzeko dago eta. Eta familia hau zuena duzue. Sukaldeetara itzuliko gara.

Roser Torras

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren zuzendaria