Ardoaren mundua protagonista izango da aurtengo Gastronomikan ere, herrialdeko enologo eta chefik onenek zuzendutako dastatze-saioen eta uztartzeen egitarauarekin.

Ribera del Duero, Malaga, Jerez, Tenerife eta Hungariako ardoak izango dira dastatze-saio eta uztartzeetako protagonistak

Dagoeneko eros daitezke sarrerak biltzarraren webgunean, lurraldeak zeharkatu eta, Turkiara iritsi arte, mugak gainditzen dituzten jarduera horietan parte hartzeko

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko edizio honek atal berezia eskainiko dio aurten ere ardoaren munduari. Donostiako Kursaal jauregiko 10. Aretoan egingo dira biltzarreko Wine Session saio gehienak (urriaren 6tik 10era); botilarik onenen zaporeak nabarmentzeko areto egokia da hamargarren hori. Aurtengo honetan, nazio zein nazioarte mailako ardoen gidatutako dastatze-saioak eta uztartze-saioak egingo dira, besteak beste, Gastronomika biltzarraren barruan, maila goreneko enologo eta chefen eskutik. Biltzar profesionalak irauten duen hiru egunetarako antolatu dira 2019ko Gastronomikaren ardogintza-jarduerak, eta ez dute inor egarriz utziko.

Ribera del Duero jatorri-deiturako ardoen dastatze-saioak egingo dira aurrena; eta Jean Leonenak aurkeztuko dituzye, Mireia Torres zuzendariaren eskutik, eta ibilbide magistrala egingo du, Vinya La Scala Gran Reserva upategiko ardorik enblematikoarena, Espainian batez ere cabernet sauvignonez egindako lehen ardo horrenal Hungariako sukaldari eta sommelierren txanda izango da ondoren, eta Erdialdeko Europako herrialde horretako terroirra erakutsiko digute, eta Meritxell Juvek –upategia zuzentzen duen laugarren belaunaldia– penintsulara begira jarriko gaitu berriro, Juve & Camps etxeak cavaren munduan bete dituen 100 urteen ikuspegi historiko eta likido batekin.

Tenerife uharteko eta Kabildoaren kontseilu arautzaileen eskutik iritsiko dira, asteartean, uharte horretako ardorik onenak San Sebastian Gastronomika biltzarrera, hango produktuekin harmonizatutako aurkezpenean, Tenerifee Gastro Experiencen eskutik; asteazkenean, berriz, Bodegas Bilbainas etxeak 1913az geroztik ekoizten dituen ardo apardunak ekarriko dizkigute.

Dastatze-saioak alde batera utzita, ardoak uztartzeko dastatze-tailerrak ere planteatu ditu Gastronomikak. Adibidez, Sabor a Malagak zuzendutako saioa izango dugu, probintziako ardo tradizionalekin eta modernoekin egingo dena, Malagako olio, urdaiazpiko, gazta eta frutarik onenekin batera dastatuko direnak; Cadizek, berriz, La Carbona eta El Faro de Cadiz jatetxeetako chefek eta Jose Ferrer “Jerez-Xérès-Sherry” Jatorri-deituraren Kontseilu Arautzaileko enbaxadoreak zuzendutako saioa ekarriko digu; Jerezeko ardoekin uztartutako menua ekarriko digute azken horiek.

S Pellegrinok eta Acqua Pannak, berriz, goi-mailako gastronomiarekin eta San Sebastian Gastronomika biltzarrarekin duten konpromisoari jarraiki, beren izarren menua ospatuko dute aurten ere, Fina Puigdevallek gidatutako otordu batekin, eta modu harmoniatsuan lagunduz Juan Muñoz Espainiako Sommelierren Akademiako lehendakariaren zaporearekin. Asteartean izango da hori.

Biltzarraren webgunean (https://www.sansebastiangastronomika.com), salgai daude dagoeneko jarduera guztietarako sarrerak.

San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Elkanorekin bidaiatuko du, munduari bira egin zioneko 500. urteurrenean

2019ko urriaren 6tik 9ra egingo da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren XXI. edizioa, eta lehen aldiz munduari itsasoz itzulia ematea lortu zuen Juan Sebastian Elkanoren bidaldiaren 500. urteurrena ospatuko du. Horretarako, Elkano hartuko du abiapuntutzat Gastronomika 2019 biltzarrak, Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxea hain zuzen ere, Andaluziaraino jaitsi eta, jatorrizko ibilbideari jarraiki, zapore bila itsasoratzeko: Kanariar irlak, Brasil, Argentina, Txila, Filipinak, Indonesia eta berriro Euskadira.

Beste latitude batzuetako izen handiko gonbidatuek ere hartuko dute parte tour gastronomikoan, baita espainiar sukaldarien konstelaziorik onenak ere. Hitzaldietara joateko –dastatze-saioak barne– (Gastronomikaren esklusibotasuna) izen-emateak irekita daude dagoeneko, biltzarraren webgunean (sansebastiangastronomika.com).