Euskal chef ospetsuak jasoko du San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2018ko Omenaldia “gure sukaldaritza-iraultzaren ikur bilakatzeagatik”.  

Anthony Bourdain New York-eko kazetari desagertuak Kazetaritza Gastronomikoko Pau Albornà Saria jasoko du hilondoko tituluan, eta elBulliko jantokiko bi “historikoek”, Lluís Garcíak eta Lluís Bioscak, Urrezko Gueridon Saria.

Biltzarraz A zonan eta dastaketarekin gozatzeko Premium izen-emateek beherapena izango dute uztail amaiera arte.

San Sebastian Gastronomika 2018 biltzarra  sukaldaritzaren munduko erdigune izango da urriaren 8tik 10era, eta xehetasunen berri ematen hasi dira. Sarrerak jada salgai  eta nazio zein nazioarte mailako sukaldaritzako chef eta izen handiko pertsona gonbidatuen kartela ia itxita, orain ezagutarazi ditu banatuko dituen sari ezberdinen hiru saridunen izenak. Horien artean, Juan Mari Arzak “guztiaren sortzailea” –Omenaldi Saria-; elBulliko aretoko bi “historikoak”, Lluís García eta Lluís Biosca –Urrezko Guerdion Saria-, eta zoritxarrez berriki desagertutako New York-eko Anthony Bourdain chef eta kazetaria -Pau Albornà Saria-.

San Sebastian Gastronomikak Donostiako biltzarraren 20. urteurrena ospatuko du aurten, eta duela bi hamarkada sukaldaritza espainiarra eraldatu zuen iraultza omenduz egingo du. Programak iraultza horretako artistak omentzen ditu, bai eta hurak jarraitu zituztenak eta Espainia munduko lehen lerroan mantentzen dutenak ere. Horregatik guztiagatik, Omenaldi Saria “guztiari hasiera eman zion eta egun ere lanean jarraitzen duen chefarentzat izan behar zuen”, Juan Mari Arzakentzat (Donostia, 1942), hain zuzen. Epaimahaiaren arabera, Arzak jatetxeko chefa “gure sukaldaritza-iraultzaren ikur da, sormen geldiezinekoa eta eskuzabaltasun neurrigabekoa”. 2017an Michel Bras Gabriac-eko jenioarentzat izandako saria jasoko du aurten donostiarrak.

Urteurren honetan, San Sebastian Gastronomikako Urrezko Gueridon Sariak Kataluniara arte bidaiatuko du munduko jatetxerik onena izandakoaren zerbitzua saritzeko. Lluís García eta Lluís Biosca “elBulli-ko zerbitzuaren buru izan ziren Juli Solerren buruzagitzapean, eta harekin jantokia ulertzeko modu berri bati forma eman zioten egun martxan den zerbitzuaren iraultzaren hastapenak izango zirenetan”. 80. hamarkada amaieratik Cala Montjoi-ko jatetxeko bi “historiko”, gaur egun El Bulli Foundation-en jardunean. “Sukaldaritza-diseinu berritzaileki garaikidean utzitako aztarnagatik “, Batzorde Teknikoak 2018ko Urrezko Gueridon Saria haiei “ex aequo”ematea erabaki du, Louis Villeneuve jantoki zuzendaria ordezkatuz (De Ville Hotel, Lausanne, Suitza).

Anthony Bourdain (in memoriam)

Anthony Bourdain desagertutako New York-eko chef eta kazetaria, 2018ko Kazetaritza Gastronomikoko “Pau Albornà i Torras” Nazioarteko Saria izendatu zuen biltzarreko epaimahaiak duela hilabete batzuk, Bourdainek onartu zuen aitortza. Zoritxarrez, handik zenbait astera bere buruaz beste egin zuen. Haatik, San Sebastian Gastronomikak saria mantendu nahi du bere omenez “munduko sukaldaritzak zabaltzeko haren lan erabakigarriagatik eta jasangarritasunari nahiz bidezko merkataritzari emandako babesagatik, baita bere literatura eta telebista lan garrantzitsuagatik ere”. Bourdain  Nick Lander The Financial Times-eko kritiko gastronomikoaren oinordekoa izango da.

San Sebastian Gastronomikako saritu guztiak

  Omenaldia Urrezko Gueridon Saria Kazetaritza Gastronomikoa
2009   Josep Monje  
2010 Karlos Arguiñano Giorgio Pinchiorri  
2011 Luis Irizar Juli Soler  
2012 Nouvelle Cuisine Eusebio Arbelaitz  
2013 Francisco López Canís Josep Roca Óscar Caballero
2014 Pedro Arregui Didier Fertilati Pau Arenós
2015 Basque Culinary Center Abel Valverde Michel Ezquiaga
2016 Gastón Acurio Gérard Basset Xavier Agulló
2017 Michel Bras Louis Villeneuve Nick Lander
2018 Juan Mari Arzak Lluís García eta Lluís Biosca Anthony Bourdain

Premium izen-ematerako azken egunak

Sariak lehen lerrotik gozatzeko eta auditoriumeko txostenetan dastaketekin parte hartzeko aukera ematen du Premium izen-emateak. Biltzarreko webean beherapenarekin eskuragarri soilik uztailak 31 arte (300€-tan, 395€ balioko du gero), izen-emate honek eserlekua bermatzen du A zonan biltzarrak iraungo duen hiru egunetan zehar, eszenatokitik hurbilen dagoen eta chefek prestatzen eta momentuan azaltzen dituzten dastaketak zerbitzatzen diren gune bakarra. Plaza mugatuekin, publiko Premiumak barrutik bizitzen du San Sebastian Gastronomika, beste hainbat abantaila dastatu eta gozatzeko aukerarekin, Sukalde Pribatu baterako gonbidapena (San Sebastian Gastronomikako sukaldaritza tailer monografikoak, 40 pertsonentzako mugatuak), esaterako, ostatua pasarelatik bertatik erreserbatzen bada. Gourmet hobariak.

San Sebastian Gastronomika 2018. Iraultzaren hasiera

Duela 20 urte mundua aldatu duen iraultza bati hasiera eman zitzaion, Espainiako sukaldaritza garaikidearen iraultza. Duela 20 urte, askatasunean eta mugarik gabeko begiradan oinarritutako sukaldaritzako mitologia jaio zen Donostian, sukaldaritza hankaz gora jarri ez ezezik, gastronomia bera eraldatu eta esperientzia global ere bilakatu zuena. Eta duela 20 urte hura babestu eta adoretu zuen biltzarra jaio zen. Horregatik, urtemugak batze aldera, Donsotiako biltzar gastronomikoaren hogeigarren urteurrena ospatuko du Gastronomikak 2018ko urriaren 8tik 10era, eta munduaren aurrean aurkeztu gintuzten chefak eta trebezia, eta horiek munduko lehenengo lerrotik jarraitu zituztenak omentzeko egitaraua prestatu du opari.

Horretarako, mugarik gabeko iraultza horren protagonistez osatutako kartela aurkezten du Gastronomikak. Martín Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa, Josean Alija, Joan Roca, Carme Ruscalleda, Quique Dacosta, Ángel León, Paco Pérez, Dani García, Nacho Manzano edo Pedro eta Marcos Morán; orain arte inoiz ikusi gabeko emanaldi-formatuan, horietatik asko beren ikasle gailenak belaunaldien arteko eskualdatzearen erakusgarri gisa lehenengo aldiz aurkeztuz. Kontsagratuenak arrakastan jarraitu dituztenek lagunduko dituzte, Diego Guerrero, Paco Morales, Miguel Ángel Mayor, Maria José San Román, Kiko Moya, Alberto Ferruz, Ricard Camarena, Xanti Elías edo Yolanda León, besteak beste.

Etorkizuna jasangarria da

Etorkizuna iraganari lotuta eta etorkizuna jasangarritasunezko orainari lotuta, donostiako biltzarrak balioetsi nahi dituen joeretako bat. Horretaz mintzatuko dira  Germán Martitegui, Rodrigo de la Calle, Rodolfo Guzmán edo Chele González, Virgilio Martínez perutarra bezalako nazioarteko izenaz aparte.

Pol Pairet, Yoshihiro Narisawa edo José Andrés, munduko sukaldaritzaren egoera.

Nazioarteko agerpen bezala, perutarra Matías Perdomo italiarrak eta José Andrések, Amerikako erreferente espainiar handiak, herri honek jasandako iraultza gastronomikoa elBulliren azaletan bizi izandakoa, lagunduko dute. Amaitzeko, Paul Pairet frantsesak (Ultraviolet, Shaghai) eta Yoshihiro Narisawa japoniarrak (Narisawa, Tokyo) munduko gastronomiaren bilakaera erakutsiko dute.