5.000 metro koadroko erakusketa-espazioarekin, sektoreko topaleku eta negozio-gune garrantzitsuena izango da aurten ere San Sebastian Gastronomika­–Euskadi Basque Country azoka.

Dagoeneko eskuragarri daude lehenengo ilaratik ikasteko eta dastatzeko biltzarrerako Premium inskripzioak.

Herrialdeko iparraldeko azoka gastronomiko nagusia den San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country azokaren erakusketa-espazioaren % 80 dagoeneko erreserbatuta dago, eta antolatzaileak azokaren banaketa azkentzen ari dira, biltzarrak irauten duen hiru egunetan sektorearen interes komertziala bereganatzeko. Urriaren 6tik 9ra, San Sebastian Gastronomika biltzarraren 2019ko edizioaren ospakizunarekin, gastronomiaren munduko hiriburu bihurtuko da berriro Donostia, eta hantxe bilduko dira elikaduraren, gastronomiaren, ostalaritzaren eta jatetxeen sektoreetan erreferente diren erakusketariak.

Erakusketa-espazioa da biltzarraren egunerokoa zentralizatzen duena, eta hantxe elkartuko dira sektoreko markarik onenak, beraien berritasunak aurkeztu eta sektorearekiko harremanak garatzeko. 170 izango dira, denek izan dezaten beren merkatu-kuota; iberikoen, esnekien, ardogintzako, kontserbako, kafe, garagardo, olio eta sukalderako osagaien puntako enpresak egongo dira, eta espazioak dituen 5.000 metro koadroko azaleran banatuko dira, etenik gabeko ordutegiarekin, 10:00etatik 20:00etara.

 

Aurreko urteetan 15.000 profesional inguruk bisitatu zuen San Sebastian Gastronomika azoka, ezinbesteko topaleku eta negozio-gune bihurtuz. Aurten, 2019an, iaz biltzarraren 20. urteurrena ospatu ondoren, lortutako zifrak errepikatzea eta esperientziaren kalitatea indartzea espero dute antolatzaileek. Horri gehitu behar zaio azokan egingo den hainbat jardueraz osatutako egutegia; enpresariek zein bisitariek parte hartu ahal izango dute jarduera horietan.

Pintxo, Tapa eta Barren I. Biltzar Nazionala

Produktuen dastatze-saio, jarduera eta aurkezpenen artean, Keler etxeak babestutako Pintxo, Tapa eta Barren I. Biltzar Nazionala izango da biltzarreko jarduera nabarmenenetako bat; horrez gain, Espainiako jatetxe-jabe onenetako batzuen 10 hitzaldi tematiko egingo da, eta Errusiar Entsaladaren II. Txapelketa Nazionala jokatu. Bartzelonako La Barra de Carles Abellan* jatetxeak irabazi zuen lehenengo edizioa, iaz.

San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Elkanorekin bidaiatuko du, munduari bira egin zioneko 500. urteurrenean

2019ko urriaren 6tik 9ra egingo da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren XXI. edizioa, eta lehen aldiz munduari itsasoz itzulia ematea lortu zuen Juan Sebastian Elkanoren bidaldiaren 500. urteurrena ospatuko du. Horretarako, Elkano hartuko du abiapuntutzat Gastronomika 2019 biltzarrak, Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxea hain zuzen ere, Andaluziaraino jaitsi eta, jatorrizko ibilbideari jarraiki, zapore bila itsasoratzeko: Kanariar irlak, Brasil, Argentina, Txila, Filipinak, Indonesia eta berriro Euskadira.

Beste latitude batzuetako izen handiko gonbidatuek ere hartuko dute parte tour gastronomikoan, baita espainiar sukaldarien konstelaziorik onenak ere. Hitzaldi eta jarduera guztiez lehen ilaratik –eta dastatze-saioa barne– gozatzeko, eskuragarri daude dagoeneko Premium izen-emateak; mugatuak dira sarrera horiek, eta prezio berezian daude salgai abuztuaren 31ra arte. San Sebastian Gastronomika biltzarraren webgunearen bitartez eskura daitezke.

San Sebastian Gastronomika 2018 zenbakitan

  • 1.615 kongresista
  • Parte hartu duten nazionalitateak: 55
  • Erakusketariak: 170
  • Lan egin duen pertsona kopurua: 420
  • Azokako bisitari kopurua: 13.412
  • Kazetari egiaztatuak: 494
  • Eskola eta prestakuntza zentroen presentzia: 635
  • #ssg18-ren jarraipena: 11.000
  • Irismen potentziala: 14.5 M erabiltzaile
  • Interakzioa:  3.000 erabiltzaile
  • Mezuak Twitterren: 8.000
  • 6.500 Gustatzen zait, eta 1.105 argitalpen partekatuta Facebooken
  • 55.000 erabiltzaile irismena Instagramen

Informazio komertzial gehiagorako, eta Azokan espazioa kontratatzeko: comercial@sansebastiangastronomika.com