2019ko urriaren 6tik 9ra egingo da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren XXI. edizioa, eta lehen aldiz munduari itsasoz itzulia ematea lortu zuen Juan Sebastian Elkanoren bidaldiaren 500. urteurrena ospatuko du.

Horretarako espedizioak zeharkatu zituen herrialde batzuetako chefak etorriko dira Donostiara –Brasil, Argentina, Txile, Indonesia eta Filipinetakoak, besteak beste–, aroma eta zaporeen mundu-itzuli berezi batean sukaldaritzaren aniztasuna erakustera.

Joan Rocak, Dani Garciak eta Angel Leonek, besteak beste, batzorde teknikoko kide Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategi eta Pedro Subijanarekin batera, beren lan-ildo berriak eskainiko dituzte Kursaal jauregiko agertokian.

Dagoeneko irekita dago izena emateko aukera, sansebastiangastronomika.com biltzarraren webgunean.

Juan Sebastian Elkanok, Sevilla-Sanlucar de Barramedatik abiatuta, egin zuen bidaiaren bosgarren mendeurrenari eskainiko dio XXI. edizioa San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak, urriaren 6tik 9ra; handik hiru urtera osatu zuen Elkanok itsasontziz egindako lehen mundu-itzulia. Teoria eskolastikoen aurka, enpirikoki mundua biribila zela defendatzen zuten teoriak frogatu zituen bidaia hark.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko edizioa balentria haren ispilu garaikidea izango da, marinel haiek hiru urte iraun zuen bidaldi hartan deskubritzen joan ziren sukaldaritza eta produktuak batuz. Mundu osoko aroma eta zaporeen mundu-itzuli berezia, non parte hartuko duten chefen eta herrialdeen sukaldaritza tradizionala zein gaur-gaurkoa aurkeztuko baitiren.

Horretarako, Elkano hartuko du abiapuntutzat Gastronomika 2019 biltzarrak, Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxea hain zuzen ere, Andaluziaraino jaitsi eta, jatorrizko ibilbideari jarraiki, zapore bila itsasoratzeko: Kanariar irlak, Brasil, Argentina, Txila, Filipinak, Indonesia eta berriro Euskadira. Beste herrialde batzuetako gonbidatu ezagunek ere hartuko dute parte ibilaldi gastronomiko honetan, hala nola Plaza Athenee (Paris, Frantzia) jatetxeko Romain Meder edo Mere jatetxeko (London, Erresuma Batua) Monica Galetti chefek, Elkanoren ideia globalean sakontzeko.

Exotismoak, inoiz ikusi gabeko ohiturak, chef ezezagunak eta izar handiak. Gure planetako sukaldaritza-esperientzia andana, urriaren 6tik 9ra Gipuzkoako hiriburuan bat egingo dutenak, eta euskal chefek harrera egingo dietenak; Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategi eta Pedro Subijana chefek, hain zuzen ere, Roser Torrasekin batera batzorde teknikoa osatzen dutenak.

Elkanoren ibilbideari jarraituz, honako hauek parte hartuko dute aurtengo Gastronomika biltzarrean: Najat Kaanache, Nur (Fez, Maroko); Diego Schattenhofer, 1973 Taste Restaurante (Santa Cruz de Tenerife), Bel Coelho, Clandestino (Sao Paulo, Brasil); Jefferson Rueda, A Casa do Porco (Sao Paulo, Brasil); Carolina Bazan, Ambrosia (Santiago de Chile, Txile); Kurt Schmidt, Restaurante 99 (Santiago de Chile, Txile); Sau del Rosario, 25 Seeds (Angeles, Filipinak); JP Anglo, Sarsa (Manila, Filipinak); Kevin Cherkas, Cuca jatetxea (Bali, Indonesia) edo Ray Adriansyah, Locavore (Bali, Indonesia).

Batzorde teknikoko kideez gain, Espainiak izango ditu beste ordezkari batzuk ere, hainbat izar dituztenak, hala nola Oriol Castro eta Eduard Xatruch, Disfrutar (Bartzelona); Joan Roca, El Celler de Can Roca (Girona); Begoña Rodrigo, La Salita (Valentzia); Angel Leon, Aponiente (El Puerto de Santa Maria); Maca de Castro, Maca de Castro jatetxea (Mallorca); Fina Puigdevall, Les Cols (Olot), edo Dani Garcia; Marbellako hiru Michelin izar dituen Dani Garcia jatetxeko sukaldeburu gisa biltzar batean parte hartuko duen azken aldia izango da, gainera.

Dagoeneko irekita dago izena emateko aukera, eta Elkanok 1519an hasi zuena koloretan osatuko du San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak urriaren 6tik 9ra, zaporez osatuko du Gastronomikak Elkanoren ibilbidea.