Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta egitarau zabala eta anitza aurkezten du Donostiako kongresuak, produkturik hautazkoenak ezagutzeko, dastatzeko eta gozatzeko. 

Ikus-entzunezkoak, dastatze-saioak Josep Rocarekin, xanpain lehiaketak, Francis Paniegoren laguntzaile jardutea eta uztartze gidatuak, besteak beste. Talde txikitan onenekin ikastea. Gastronomikaren Off atala da. 

Bi aste eskas. Urriaren 8tik 11ra ospatuko da Donostian San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresua, eta erabat itxita dago egitaraua. Munduko chef onenen hitzaldiez eta dastatze-saioez gain, kongresuak jarduera-zerrenda bikaina eskaintzen du bisita osatzeko. Dastatze-saioak Josep Rocarekin, uztartze-saioak Josean Alijarekin eta xanpain lehiaketak, besteak beste. Dagoeneko eskuragarri dago Gastronomikaren Off atalaren egitaraua.

Sukaldean buruz buru chefekin

Kongresuko formatu berezienetako bik aukera ematen dio talde txiki bati uneko chef onenetako batzuekin sukaldean sartu eta haiekin buruz buru jarduteko. Oraingo honetan, Andreu Genestra (Andreu Genestra Restaurant, Capdepera, Mallorca), Fran Lopez (Villa Retiro, Xerta, Tarragona) eta Pedro Subijana (Akelarre, Gipuzkoa) izango dira “…rekin sukaldean” atalean parte hartuko dutenak; soilik hamar lagunek izango dute eskola praktiko horietan jarduteko aukera, erabat modu pribatuan. Sukalde pribatuetan, berriz, Nandu Jubanyk (Can Jubany, Calldetenes, Bartzelona) eta Miquel Brossa Francis Paniegok (Echaurren, Ezcaray, Errioxa) hartuko dute parte –azken bi horiek tailer berezia eskainiko dute bikotean–; “Sukalde pribatuak” deritzon atalean taler monografikoak eskaintzen ditu Gastronomikak, 40 lagunentzako.

Wine&Win lehiaketa

Bikotekako ardo-dastatze lehiaketa ikusgarri eta arrakastatsu honen bosgarren edizioa izango da. Parte-hartzaileen ezagupen teoriko eta praktikoak neurtzen dituena. Jakinduria entretenimenduarekin bat eginda. Wine & Win amateur zein profesionalei zuzenduta dago, eta beti bikoteka. Final handian publikoak berak ere parte hartzen du galdera eta dastatze batzuetan, eta zuzenean, hainbat galderari erantzun eta dastatzeak egin beharko dituzte finalistek eszenatokian jarritako mahaietatik, eta telebistako lehiaketetakoen itxurako ikus-entzunezko diseinuaz.

“The txoko experiencie” dokumentalaren estreinaldia

Sukaldea eta mikrofonoak utzi eta pantailara joko dugu, Espainian esklusiban aurkezteko “The Txoko Experience. The secret culinary space of the basques” lehenengo dokumental gastronomikoa. Euskadiko txoko eta elkarte gastronomikoen berezitasunean, 0 km-ko produktuetan eta abangoardiako euskal sukaldaritzan oinarritzen da dokumental hori. Yuri Morejon politologo bizkaitarrak zuzendu du lana New Yorketik, eta euskal gastronomiaren erreferente handiek hartu dute parte, hala nola Elena Arzakek, Josean Alijak, Aitor Arregik eta Bittor Arginzonizek; horietako asko egongo dira estreinaldian.

Wine Session onenak

Wine Sessions saioen barruan, nabarmentzekoa da 2008ko munduko sommelier onenak, The Fat Duckeko sommelierrak, eskainiko duen tailerra, “Nola lortu “master sommelier” izatea?” izenburua duena; bestalde, nabarmentzekoa da Ars Natura Liquidaren saioa, Josep Rocak (El Celler de Can Roca) zuzenduko duena. Saio horretan, Cellerren antzinako jakinduria guztia berreskuratzeko eta likore berriak, pattarrak, olio esentzialak eta fruitu aromatikoak sortzeko egiten den lana erakutsiko du.

Gainera, Torres upategiek ere hartuko dute parte, berreskuratutako antzinako barietateen gidatutako dastatze-saio batekin; Gramonak bere urte onenetako batzuetako ardoak ekarriko ditu; Chivitek Chivite Coleccion 125 gamako Bildumako 15 Altxor irekiko ditu; Ribera del Duero ere izango dugu, eta bere #riberaizpiritua erakutsiko du, bere hamar ardo onenen dastatze-saio batekin; eta Cavaren Jatorri-deitura ere presente egongo da, eta Paraje Calificadoko (cava kategoria berria) lehenengo caven dastatze-saio enigmatiko eta harrigarria egiteko aukera emango du.

Hautazko eta joerazko uztartzeak

Zaporeak uztartzearen, elkartzearen eta batzearen artea. Hiru saio antolatu ditu Gastronomikak Off atalaren barruan, ezagupide partekatuetan sakontzeko. S. Pellegrinok ez du hutsik egiten hitzordu honetara, eta Acqua Pannaren saio batekin datorkigu, Josean Alijaren (Nerua) jakinduriak gidatuta; San Miguelek esne gordinaren gorena goraipatuko du, garagardoak eta nazioarteko gazta onenetako bost uztartuz. Eta Amelie ostrek kontsumo-esperientzia berriei buruz hitz egingo dute, joera berrien showcooking batean, “kalitatezko produktu bat, limoiaz, tabaskoaz eta mignonetteaz harago, berrikuntza bilatzen duen jendearengana hurbiltzeko”.

Kantauri eta Mediterraneo itsasoak

Bi jarduerak penintsula zeharkatuko dute, lurraldea eta produktua erakusteko. Lisboatik, Andre Magalhães (Taberna da Rua das flores) etorriko zaigu, eta portugaldar petisco (pintxo) tradizionalen errepasoa egingo du, ikuspegi berritzaile garaikide batekin, Portugaleko zapore tradizionalek kalitate eta aniztasun handia agerian utziz. Penintsularen beste muturretik, Balfegok Mediterraneoko hegalaburraren zatikatze entzutetsua ekarriko digu, eta Marc Mirok prestatuko du.

Xanpain lehiaketa eta dastatzea

Xanpainaren munduko hiriburu bihurtuko da Donostia “La Flèche d´Or” xanpain lehiaketarekin. Xanpainaren etxe enblematikoenetako batzuek zein ekoizpen mugatuak eta bana-banako kontsumitzaileei bideratutakoak dituzten mahastizain txikiek hartuko dute parte lehiaketan. Gainera, Vigneronek munduko bere xanpain esklusiboenetako bost dastatzeko tailerra eskainiko du esklusiban, bostak ere merkatuan eskuratzeko zailak.

“Altxor” hauek dastatu ahal izango dira:

Gainera…

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country da, eta nahitaez antolatu beharreko jarduera asko dago, eskari handia dutenak. Hor ditugu, adibidez, Nerabeen Gastronomika, Euro-Toquesen lankidetzarekin Gipuzkoako ikasleei eskainitako hitzaldi berezia. Aurten, Ramon Roteta, Ander Gonzalez eta Ivan Surinder indiar chefa arduratuko dira txikienei eskola gastronomiko atsegina eskaintzeaz, indiar sukaldaritza modu dibertigarrian eta osasungarrian nola jan ikas dezaten.

Aukeratu Zure Laguntzailea atala ere errepikatuko da Gastronomikan, Makroren eskutik. Jarduera dibertigarria da hori ere, eta chef garrantzitsuak hasiberrien laguntzaile jarduten dute. Parrilla Lehiaketa Nazionala ere egingo da, beste urte batzuetan bezala. Zortzigarren urtez jokatuko da, eta haragizale guztien topaleku izango da; haragirik onena zein parrillaririk onena sarituko dituzte.

Informazio gehiago, hizlarien eta hitzaldien zerrenda osoa eta sarreren salmenta, hemen: www.sansebastiangastronomika.com