Kursaaleko auditorioa izango da munduko chef onenen abotsa eta sukaldaritza hartuko dituena, jauregiko gainerako aretoak isilik egongo ez diren arren. Gastronomika 19-k jarduera paraleloz beteriko zerrenda programatu du Donostian hiru egun paregabe eskaintzeko.

Parrila Lehiaketa Nazionalak hamar edizio beteko ditu bertaratutako guztien ikusmena eta usaimena kongresuaren azken egunean bereganatuz, aldez aurretik Ruinart edo San Migueleko entsaladilla errusiar lehiaketek egingo duten moduan.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2019-k hogeita hamar jarduera arte ere antolatu ditu biltzarkideak eta bisitariak ahalik eta gehien aprobetxatu ditzan kongresu profesionalak hartuko dituen hiru egunak (urriaren 7tik 9ra). Gai ezberdin eta askotariko txostengileekin, jarduerak Kongresu Jauregiko areto guztietan zehar gauzatuko dira, baita terrazan ere, Parrila Lehiaketa Nazionalaren edizio berri hau kasu. Herrialdeko haragirik eta parrilerorik onenen mapa proiektatzen duen ekitaldiak bere ediziorik bereziena ospatuko du, hamargarrena, dastaketa handi batekin eta epaimahai profesional zein herrikoiarekin, bigarren honetan edonork parte har dezake aurrez San Sebastian Gastronomikaren webgunean izena emanez gero.

Gastronomika 19-n kanpoaldean burutuko diren beste jardueretako bat ere haragijalea izango da, kasu honetan dastaketa bikain batek lagundurik. Dastatzenen eskutik izango da, kalitate altuko haragian espezializaturiko enpresa gipuzkoarra denak arkume latxoaren ezaugarri apartak eta parrilan dauzkan aukerak aurkeztuko ditu. Gure gastronomiak ondo ezagutzen ditu txingarrak. Gastronomikak hala erakutsiko digu. Herriko beste altxor batekin egingo duen antzera, Pintxoen I Biltzar Nazionala eskainiz.

Kursaal barruan, sukaldari eta marka entzutestuen jarduerak dastaketa eta lehiaketa ezberdinekin batera burutuko dira. horien artean Carles Abellánen Tapas 24-ren erreleboa zein taberna edo jatetxek hartuko duen erabakiko duena Espainiako entsaladilla errusiarrik onenaren Lehiaketa Nazionalea- San Miguel. Horretarako epaimahai herrikoirako izen emateak irekita daude lotura honetan.

Gainera, Gastronomikan herrialdeko somelierrik onena izango dugu Ruinart Challengen eskutik eta D´Tapas Covap-ek biltzarra errepikatuko du 2019ko tapa iberikorik onena aukeratzeko.

Chef onenekin eskuz esku sukaldatzen

Kongresuko bi formatu esklusiboenek aukera ematen diote aukeratuen talde txiki bati momentuko chef onenen sukaldeetan sartu eta haiekin eskuz esku lan egiteko. Oraingoan, taldea osorik konfirmatu gabe dagoelarik, sailak emakume ahotsa izango du Begoña Rodrigoren protagonismoarekin (La Salita, Valentzia), Carolina Bazán (Ambrosía, Santiago de Chile) edo Najat Kaanache (Nur, Fez).

Chefak, produktuak, dastaketak eta sorpresak

Auditorioan Elkanorekin bidaiatu eta munduko gastronomia izango dugu hizpide lehenengo zirkumnabigazioaren bosgarren urteurrena ospatzeko, alboko aretoetan egingo den antzera. Esparruan mamituko diren jardueren artean (zerrenda osoa eta izen-emateak web-ean kontsultatu), euskaldunak aski seguru topatu zituen espeziak Donostiara bueltatuko dira Winterhalter-en eta Pedro Sánchez (Bagá*, Jaen) eta Dani Carnero (Kaleja, Malaga) chefen eskutik, showcooking berdingabe batean, San Pellegrino eta Acqua Pannaren janari maridatua izango den gisa, Fina Puigdevall saridunaren parte hartzearekin (Les Cols, Olot) edota Vivien Durand Michelin izar frantsesaren (Le Prince Noir, Lomont, Bordeaux) foie grasaren erabileraren erakuspenarekin.

Jangela eta ardoaren munduak beste behin ere lekua izango du San Sebastian Gastronomikan dastaketa eta aurkezpen paregabeekin, Bodegas Bilbainas-en ardo apardunen dastaketa magistrala izango den moduan, Jean Leonena edo Dueroko Erriberarena, sorpresa handiak dakartzan jatorri-deitura. Guztia aurreratu ezin den arren, jarduera gehienetarako erreserba irekita dago, herrialdeko gastronomía kongresurik beteranoaren agenda betea ondo antolatu aldera. Tarteak huts itzazu, Gastronomikak harritu egiten du.

Gastronomika 2019-k Elkanorekin batera bidaiatuko du munduari bueltaren 500. urteurrenean

2019ko urriaren 6tik 9ra, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country-k XXI. edizioa ospatuko du Juan Sebastián Elkanoren ibilbidearen 500. urteurrena  oroituz. Honetarako, Gastronomika 2019 Elkanotik ere abiatuko da, Aitor Arreguiren Getariko jatetxetik kasu honetan, Andaluziaraino jeitsi eta zapore bila itsasoratzeko jatorrizko ibilbidea jarraituz: Kanariak, Brasil, Argentina, Txile, Filipinak, Indonesia eta Euskadira buelta.

Tour gastronomikoak latitude ezberdinetako gonbidatu ospetsuak izango ditu, sukaldari espainiarren konstelaziorik onenarekin batera. Txostenetara zein dastaketetara joateko, izen emateak irekita daude webgunean, euskarri berean kongresuko azokan azken plazak eskatu daitezke, dagoeneko 150 marka erakusketari baieztatu dira, elikadura, gastronomia eta ostalaritzaren sektoreetan erreferente.