Jose Carlos Capel, Rafael Garcia Santos eta Benjamin Lana kazetariak eta Quique Dacosta eta Joan Roca chefak izango ditugu elkarrekin San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarreko eszenatokian, iraultza gastronomikoaz hitz egiteko.

Donostiako kongresu gastronomikoak 20. urteurrena beteko du aurten. Bi hamarraldi igaro dira espainiar sukaldaritza garaikidea lehertu zenetik ere, eta horren sortzaile eta hedatzaile izan zen mundu osoan. Horregatik, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak (urriaren 8tik 10era) topaketa berezia programatu du, errealitate gastronomiko globala eraldatu zuen iraultza ulertzeko.

Asteartean izango da hori, urriaren 9an; Jose Carlos Capel, Rafael Garcia Santos eta Benjamin Lana kazetariak eta Quique Dacosta (Quique Dacosta, Denia) eta Joan Roca (El Celler de Can Roca, Girona) sukaldariak elkarrekin izango ditugu eszenatokian, mahai-inguru berezi batean. “Abangoardiako sukaldaritzaren bilakaera” izenburupean, gastronomiak azkeneko urteetan Espainian izan duen goraldia aztertuko dute, hastapena kartografiatuz eta gaur egungo egoera analizatuz, eta, guztien ideia eta iritziekin, etorkizunean izan ditzakeen ildoak proiektatuz.

Dastatze-saioen artean egingo da hitzaldi hori, iraultzaren protagonistetako batzuk bertan direla, sukaldean protagonista izan zirenak, zein gertatzen ari zenaren kontzientziazioan eta zabalkundean. Rafael Garcia Santos eta Jose Carlos Capel, besteak beste, eragina izan zuten komunikabideetatik, gaur egun hiruna Michelin izar dituzten Joan Rocak eta Quique Dacostak iraultza egin zezaten. San Sebastian Gastronomikan ezagutu ahal izango ditugu haien iritziak eta ikuspuntuak. Kritikariak-chefak duelua.  Protagonisten baterako elkarrizketa. Eztabaida berezia.

San Sebastian Gastronomika 2018. Iraultzaren hasiera

Mundua aldatu duen gastronomia garaikidearen iraultza orain dela hogei urte hasi zen Donostian; askatasunean eta mugarik gabeko begiradan oinarritutako sukaldaritza-mitologiaren jatorria izan zen Donostia eta, une hartako sukaldaritza alderantzikatuta bizi izateaz gain, gertaera gastronomikoa esperientzia global bilakatu zuen. Eta orain dela 20 urte, hori babestu eta sustatu zuen biltzarra ere jaio zen. Horregatik, urtemugak batze aldera, Donostiako biltzar gastronomikoaren hogeigarren urteurrena ospatuko du San Sebastian Gastronomikak 2018ko urriaren 8tik 10era, eta munduaren aurrean aurkeztu gintuzten chefak eta egiten jakitea eta lehenengo ilaratik jarraitu zituztenak omentzeko egitaraua prestatu du opari.

Horretarako, eta chefen eta kazetarien arteko baterako solasaldiaz gain, aurtengo San Sebastian Gastronomika kongresuak iraultza horren protagonistez osatutako kartela aurkezten du (Martin Berasategi, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa, Josean Alija, Joan Roca, Carme Ruscalleda, Quique Dacosta, Angel Leon, Paco Perez, Dani Garcia, Nacho Manzano eta Pedro eta Marcos Moran, besteak beste). Izen handienekoekin batera izango dira arrakastaren lekukoa hartu duten beste batzuk ere, hala nola Diego Guerrero, Paco Morales, Miguel Angel Mayor, Maria Jose San Roman, Kiko Moya, Alberto Ferruz, Ricard Camarena, Xanti Elias eta Yolanda Leon.

Etorkizuna jasangarria eta nazioartekoa da

Etorkizuna iraganarekin lotuta, eta etorkizuna orainaldi jasangarriari lotuta, joera horri balioa ere eman nahi baitio Donostiako biltzarrak. Horri buruz hitz egingo dute German Martitegik, Rodrigo de la Callek, Rodolfo Guzmanek eta Chele Gonzalezek; baita nazioarteko izen handiko Virgilio Martinez perutarrak ere. Penintsulatik kanpokoei dagokienez, berriz, Matias Perdomo eta Jose Andres etorriko dira, azken hori espainiar erreferente garrantzitsua Amerikan, eta bera ere herrialde honek bizi izan zuen iraultza gastronomikoaren semea. Amaitzeko, Paul Pairet frantziarrak (Ultraviolet, Shaghai) eta Yoshihiro Narisawa japoniarrak (Narisawa, Tokio) beste inork ez bezala erakutsiko dute munduko gastronomiaren bilakaera.