Aitor Arregik eta Enrique Fleischmannek Getariako Itsas Gastronomiaren Elkarteko parrilaren ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte,  duela 500 urte Juan Sebastian Elkanoren testamentuarekin hasitako lana

Bere jatetxea behin betiko itxi eta bi aste eskasera, Dani Garcíak azken agerpena egingo du hiruizardun bezala. Agertokian bi hirukotek lagunduko dute: Disfrutar-ekoak, nobedade gehiagorekin, edo Carles Abellan, Nandu Jubany eta Rafa Zafrak osatutakoak, ganbari buruz solasteko. 

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2019k agerpen internazional joria izango du Elkanoren itsasbideak barne hartu zituen herrialdeetako sukaldari onenen parte-hartzeari esker.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2019n, Juan Sebastian Elkanoren testamentuaren irakurketarekin hasiko da 500 urteko historia lotuko duen solasaldia. Agertoki gainean Getariako sukaldari-parrilalari onenetako bostek, historialariekin batera azalduko dute nola nabigatzaileak bere azken-nahietan oinordetzan utzitako bi parrilek gastronomia penintsularraren tradizio sendoenetarikoaren hastapenak ekarriko zituen. Kursaaleko agertokian parrilari ogibidea aldarrikatuko da Getariako Itsas Gastronomiaren Elkartearen aurkezpenarekin batera, herri gipuzkoarrak parrilaren inguruan duen jakituria handia aldarrikatzeko jaiotako elkartea.

Elkartearen buru, Enrique Fleischmann (Txoko Getaria), Igor Arregi (Kaia-Kaipe), Markel Iribar (Balearri), Gorka Lazkano (Astillero) edo Aitor Arregi (Elkano*) bezalako herriko sukaldari eta parrilalariek Getariako txingarren historia kontatuko digute, nabigatzailearen testamentutik teknikaren garapen eta gaurko hobekuntzara arte. Herria bere kultura gastronomikoari atxikia dela lehenengo pertsonan erakutsiko duen hitzaldia izango da.

Dani Garcíak hiruizardun gisa emango duen azken erakustaldia

Urriak 7, astelehena, Dani García azken aldiz igoko da agertoki batera chef hiruizardun bezala. Andaluziarrak bere Marbellako jatetxea urriaren 22an itxiko duen arren, aurretik Kursaaleko agertokian izango dugu bere azken berrikuntzak erakusteko, gastronomiaren lehenengo maila ez baitu guztiz alde batera utziko zuzentzen duen jatetxe zein enpresen multzoari esker. Hala ere, penintsulako hiru Michelin izarrik berriena ikusteko aukera ezin hobea izango da.

Espainiako sukaldari talderik onenak lagunduko du García, euskaldunek berriz zuzendutakoa: Josean Alija (Nerua*, Bilbo), Hilario Arbelaitz (Zuberoa*, Oiartzun), Elena eta Juan Mari Arzak (Arzak***, Donostia), Eneko Atxa (Azurmendi***, Larrabetzu), Martín Berasategui (Martín Berasategui***, Lasarte) eta Pedro Subijana (Akelarre***, Donostia). Haiei jarraikiz, ezpata nazional handienak eta garrantzitsuenak (Joan Roca -Celler de Can Roca***, Girona-,  Ángel León –Aponiente***, El Puerto de Santa María-, edo Fina Puigdevall -Les Cols**, Olot-) eta jadanik abangoardia diren gazte eta ez hain gazteak: Begoña Rodrigo (La Salita, Valentzia), Maca de Castro (Maca de Castro*, Alcudia), Elena Lucas (La Lobita*, Soria) edo Luis Alberto Lera (Lera, Castroverde de Campos).

Nazioarteko presentzia

Elkanoren mundu-itzuliaren urteurrena ospatzen jarraitu aldera, Gastronomika 2019k euskaldun ospetsuak bisitatu zituen herrialdeetako sukaldaririk onenekin biribilduko du talde nazionala. Itsasbideari jarraituz, parte hartuko dutenen artean Najat Kaanache (Nur, Fez, Maroko); Bel Coelho (Clandestino, Sao Paulo, Brasil); Jefferson Rueda (A Casa do Porco, Sao Paulo, Brasil); Carolina Bazán (Ambrosía, Santiago de Chile, Txile); Kurt Schmidt (Restaurante 99, Santiago de Chile, Txile); Christina Sunae (Sunae Asian Cantina, Buenos Aires, Argentina); Sau del Rosario (25 Seeds, Ángeles, Filipinak); JP Anglo (Sarsa, Manila, Filipinak); Kevin Cerkas (Cuca Flavour, Bali, Indonesia) eta Ray Adriansyah eta Eelke Plasmeijer (Locavore, Bali, Indonesia) izango dira.

Gurekin izango ditugu ere bai, Elkanok zapaldu ez zituen herrialdeetatik etorri arren, Vladimir Mukhin (White Rabbit, Mosku) edo Leonor Espinosa (Leo, Bogotá, Kolonbia), duela 500 urte hasitako mundu-bira burutuz. Arregui eta bere troupe-a adi egongo dira entzunaretotik. Getaria unibertsoaren erdigunea izango da berriz.

Ganba: Abellan, Jubany eta Zafraren arabera

Banakako erakustaldiez gain, Kataluniako hiru sukaldari handi elkarrekin igoko dira agertokira bere sukaldeetako errege den krustazeoaren ontasunak irakasteko. Carles Abellan (La Barra de Carles Abellan*, Bartzelona), Nandu Jubany (Nandu Jubany*, Calldetenes) eta Rafa Zafra (Estimar, Bartzelona) ganbaren ontasunei buruz arituko dira aski dibertigarria izango den hitzaldian.

Disfrutar-en nobedadeak

Taldean ere, Disfrutar** jatetxeko lantaldea osatzen duten Eduard Xatruch, Oriol Castro eta Mateu Casañasek, ez dute hitzordura huts egingo. Katalanek bere azken denboraldiko xehetasunak kontatuko dizkigute eta datorrena bideratuko dute bere azken lana erakutsiz: testura gehiago lortzeko helburuz txokolate-makina baten bitartez koipe ezberdinekin eginiko lana. Gainera, auditoriumeko sukaldeez baliatuko dira beren klasikoen bertsioak erakusteko, vitello tonnato lardo di colonata-rekin, adibidez.

Gastronomika 2019 Elkanorekin bidaiatuz bere mundu-itzuliaren 500. urteurrenean

2019ko urriaren 6tik 9ra, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country-k XXI. edizioa ospatuko du Juan Sebastián Elkanoren ibilbidearen 500. urteurrena  oroituz. Honetarako, Gastronomika 2019 Elkanotik ere abiatuko da, Aitor Arreguiren Getariko jatetxetik kasu honetan, Andaluziaraino jeitsi eta zapore bila itsasoratzeko jatorrizko ibilbidea jarraituz: Kanariak, Brasil, Argentina, Txile, Filipinak, Indonesia eta Euskadira buelta.

Tour gastronomikoak latitude ezberdinetako gonbidatu ospetsuak izango ditu, sukaldari espainiarren konstelaziorik onenarekin batera. Erakustaldietara eta dastaketetara joateko zein erakusketa-guneaz gozatzeko –sektorearen lehentasunezko networking gunea- izen-emateak jada zabalik daude kongresuko webgunean (sansebastiangastronomika.com).