Bere jatorrizko etxe-jatetxea itxi ondoren, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak bere Omenaldi Sari nagusia emango dio Carme Ruscalleda kataluniar sukaldari bikainari.

Alain Ducasse chefak Plaza Athenee (Paris) jatetxean duen gizon garrantzitsuenak, Denis Courtiadek, jasoko du 2019ko Urrezko Geridon saria, eta Cristina Jolonchek, berriz, “Pau Alborna i Torras” Kazetaritza Gastronomikoko Nazioarteko Saria.

Hiru hilabete eskas falta da biltzarra hasteko, eta zabalik dago biltzarrera joateko eta erakusketari moduan parte hartzeko izena emateko epea; eta dagoeneko jakinarazi ditu hiru sari nagusienak jasoko dituztenen izenak eta sari horiek haiei ematearen arrazoiak. Biltzarraren XX. urteurrenean Juan Mari Arzak maisuak jaso zuen saria, Omenaldi Saria, San Pol de Mar (Bartzelona) herrira joango da, 7 Michelin izar dituen munduko emakume chef baten eskuetara. Carme Ruscalleda, Sant Pau entzutetsuaren ateak itxi eta urtebetera, hizlari lanetan ondo ezagutzen duen eszenatokira igoko da berriro, sektorearen eta bere jendearen saria jasotzera oraingo honetan.

Biltzarraren batzorde teknikoaren ustez –Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategi, Pedro Subijana eta Roser Torrasek osatzen dute batzorde hori–, “paisaia bat eta intimitate bat maila goreneko kontakizun kultural eta gastronomiko nola bilakatu erakusten duen adibiderik onena” irudikatzen du Ruscalledak. Espainiako sukaldaritzaren iraultzaren ikurretako bat da, eta bere ibilbidean egin duen aldaketa honek merezimendu osoa ematen dio biltzarraren omenaldi nagusia jaso dezan”.

Urrezko Geridon Saria, Gastronomikak jantokiaren eta ardoaren munduari eskaintzen diona, Frantziara joango da aurten, Denis Courtiaderen eskuetara (Plaza Athenee, Paris). Alain Ducasse chefaren ondoren, gizon garrantzitsua hasieratik Montecarlon (eta ondorengo jatetxe guztietan); jatetxe-jabeen semea da Denis, eta zerbitzuaren “frantziar erako” “soft revolution” deitu zaionaren protagonista izan da. Diplomazia oinarrian, bezeroen aurreko antzezte fina, jantokiko belaunaldi gazteei xehetasunez irakastea eta zerbitzuan teknologia berriak diskrezioz txertatzea izan dira bere lanaren alderdirik garrantzitsuenak, profesional bikain hau XXI. mendeko zerbitzu bikainaren metafora bizia delarik”.  Lluis Bioscaren eta Lluis Garciaren (elBulli) lekukoa hartuta –2018an saritutakoak–, Courtiade bihurtuko da Urrezko Geridon sariaren 2019ko irabazlea urrian.

Donostiako biltzarraren azken sari handia, “Pau Alborna i Torras” Kazetaritza Gastronomikoko Nazioarteko Saria Cristina Jolonch kataluniarrak jasoko du aurten, La Vanguardia egunkarirako chef bikainak elkarrizketatzeaz gain, “gastronomiaren munduan bide guztietan ibili den indar handiko kazetari bihurtu delako, munduko sukaldaritzak ondo ezagutzen dituelako, eta gizarte-erantzukizuneko osagai sendoa eta kazetaritzan intuizio berezia dituelako”.

Biltzarrean egingo dira sari-banaketako ekitaldiak, Donostiako Kursaal jauregiko eszenatokian. Lehenengo egunean jasoko dituzte sariak Ruscalledak eta Courtiadek, urriaren 7an, astelehena, eta hurrengo egunean, hilaren 8an, berriz, Jolonchek. Horrela, Gastronomikak omendutako zerrenda gailenari beren izena gehituko diote hirurek.

San Sebastian Gastronomika biltzarreko aurreko sarituak

Omenaldia Urrezko Geridon saria Kazetaritza Gastronomikoa
2009   Josep Monje  
2010 Karlos Argiñano Giorgio Pinchiorri  
2011 Luis Irizar Juli Soler  
2012 Nouvelle Cuisine Eusebio Arbelaitz  
2013 Francisco Lopez Canis Josep Roca Oscar Caballero
2014 Pedro Arregui Didier Fertilati Pau Arenos
2015 Basque Culinary Center Abel Valverde Michel Ezquiaga
2016 Gaston Acurio Gerard Basset Xavier Agullo
2017 Michel Bras Louis Villeneuve Nick Lander
2018 Juan Mari Arzak Lluís Garcia eta Lluis Biosca Anthony Bourdain
2019 Carme Ruscalleda Denis Courtiade Cristina Jolonch

San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Elkanorekin bidaiatuko du, munduari bira egin zioneko 500. urteurrenean

2019ko urriaren 6tik 9ra egingo da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren XXI. edizioa, eta lehen aldiz munduari itsasoz itzulia ematea lortu zuen Juan Sebastian Elkanoren bidaldiaren 500. urteurrena ospatuko du. Horretarako, Elkano hartuko du abiapuntutzat Gastronomika 2019 biltzarrak, Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxea hain zuzen ere, Andaluziaraino jaitsi eta, jatorrizko ibilbideari jarraiki, zapore bila itsasoratzeko: Kanariar irlak, Brasil, Argentina, Txila, Filipinak, Indonesia eta berriro Euskadira.

Beste latitude batzuetako izen handiko gonbidatuek ere hartuko dute parte tour gastronomikoan, baita espainiar sukaldarien konstelaziorik onenak ere. Hitzaldietara joateko –dastatze-saioak barne– (Gastronomikaren esklusibotasuna) izen-emateak irekita daude dagoeneko, biltzarraren webgunean (sansebastiangastronomika.com).