20 urte abangoardia gastronomikoan
Iraultzaren hasiera

Orain dela 20 urte hasi zen iraultza, espainiar gastronomia garaikidearen iraultza, mundua aldatu duena. Orain dela 20 urte, askatasunean eta mugarik gabeko begiradan oinarritutako sukaldaritzako mitologia jaio zen, sukaldaritza iraultzeaz gain gastronomia bera eraldatu eta esperientzia global bilakatu zuena.

Aurrekaririk ez duen ahalegina eginda, iraultza paregabe hartako protagonistak izango ditugu, eta autonomia erkidego guztiek izango dute beren lekua. Herrialde osoa, belaunaldi guztiak. Iraultzaren protagonistak eta iraultzarekin jarraitu zutenak.

Baita munduko chef ezagunenetako batzuk ere, espainiar abangoardia apurtzailea bost kontinenteetan hedatu zutenak. Baita, egungo filosofia abangoardistenetatik, eta kontinente eta kultura ezberdinetatik, jasangarritasuna eta lurraldea etorkizuneko paisaia gastronomiko berritzaile bihurtzen ari direnak ere.

Imajinagarria den horretatik harago doan ikuskizuna. Legendaren errepasoa eta etorkizunerako bidaia. Amaitzen ez den iraultza…

SAN SEBASTIAN
GASTRONOMIKA,
MUNDU MAILAKO
ERREFERENTZIA
GOI MAILAKO
GASTRONOMIAKO
TOPAKETETAN

DONOSTIA,
17 MICHELIN
IZAR DITUEN
HIRIA,
MUNDUKO
KONTZENTRAZIORIK
HANDIENA
METRO
KOADROKO

13.252 BISITARI


Nazioarteko chef ezagunek eszenatokian prestatutakoa dastatzeko aukera dagoen sukaldaritzako kongresu bakarra da