Aquanaria lupina, Atlantikotik goi mailako gastronomiara

Oscar Calleja eta Isaac Hermo

Aquanarian lau hamarkada daramagu Ozeano Atlantikoan lupinak hazten.

Nola elikatu eta nola zaindu ikertuta, eta beren habitat naturala errespetatuta, produktu bikaina lortu dugu.

Beren balio gastronomiko gorena estimatzeko eta beren unerik onenean dastatzeko tamaina egokiko lupinak.

Horregatik, Espainiako zein kanpoko establezimendu onenak ditugu gure bezeroen artean.

Erreserbarik gabeko ekintza. Sarrera librea tokiak bete arte.


Azken-burukoak eta koktelgintza ebolutiboa, Guzman Gastronomiarekin

Fatima Gismero (sukaldaritzako aholkularia) eta Javier Caballero (Bartender)

Koktelgintzaren eta gozogintzaren arteko fusioa posible da… Deskubri ezazu nola sartu teknika harrigarri berriak zure sukaldean. Kurruskariak deskubrituko ditugu, testura likidoak… Eta sentsazioak elkarren artean uztartzeko moduak. Koktelgintza eta gozogintza konbinatzea; ezezaguna eta zoragarria den horretara bidaiatzeko modu berritzailea.

Erreserbarik gabeko ekintza. Sarrera librea tokiak bete arte.


Balfegoren Mediterraneoko hegalaburra ataltzea

Marc Miro (La Llotja jatetxea, Ametlla de Mar)

Grup Balfego taldearen Mediterraneoko atungorriaren zatikatzea zuzenean, eta atungorriaren atal guztien dastatze-saioa. Marc Miro chefaren hitzaldia zuzenean, eta atunaren ataltzea, plater ezberdinetan aurkeztua.


Portugaleko tabernetako sukaldaritza. Petiscoak eta Portugaleko produktuak

Andre Magalhaes (Rua das flores tabernako ontzailea-chefa)

Andre Magalhaes chef ospetsuak aparteko estiloaren nahasten (eta erakusten) ditu Portugaleko petisco (pintxo) tradizionalak, ikuspegi berritzaile garaikidetik begiratuta. Produktu eta errezeta erregional portugaldarrak dira aparteko showcooking honen abiapuntua, proposamen ezezagun eta aske batekin, lusitaniar zapore tradizionalen kalitate bikaina eta aniztasuna azalduz. Etor zaitez gurekin petiscatzera, portugaldar tabernarik onenera!


S. Pellegrino eta Acqua Panna. Josean Alijak birsortutako uztarketak

Andoni Epelde

Josean Alija (Bilboko Guggenheimeko Nerua jatetxeko chefa)

Naturak markatzen ditu Josean Alijaren sukaldaritzako erritmoak; zorrotz egokitzen da sasoi bakoitzera, sukaldaritza pertsonala eta sentimenduzkoa egiteko. Erabat tokiko sukaldaritza, inguruko baratzeetan, itsasoan eta haztegietan sortzen dena. Bere printzipioekiko leialtasun osoz, bere helburua betetzea ahalbidetzen duten ingurunea eta ekoizleak defendatzen ditu: hau da, abangoardia izatea, eta bere sustraien zaporeari muzin egin gabe berritzea.

Bere sormenean konplexutasun handiko minimalismoz sortzen da urekiko bere maitasuna; ekitaldi esklusibo honetan, sentikortasun handiko hibridazioen beste bidezidor ezezagun bat kontatuko dute.


WINE SESSIONS

Ardoaren munduari eskainitako egitarau esklusibo eta indartsua, nazio zein nazioarte mailako dastatze-saio bereziekin, sumilleriako eta enologiako “guru” bikainen eskutik.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira dastatze-saioak, eta saio bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

11.30-12.30h: Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala(40€)

13.30-15.00h: Hungariako Janaria eta Ardoak: Zuzenean! (40€)

16.00-17.30h: 100 urte cavaren gailurrean. Ibilbidea, Juve&Camps upategien altxorretatik (40€)

18.30-19.30h: Dueroko Erribera, aro berria (40€)

Urriak 8, asteartea

11.30-13.00h: Tenerifeko Ardoak (40€)

Urriak 9, asteazkena

12.00-13.00: Bodegas Bilbainaseko ardo apartsuak 1913tik (40€)


Vigneroneko xanpainak

Munduko bost xanpain esklusiboenetakoak dastatzeko aukera historikoa. Bildumagileen xanpainak, mahastizain txikiek lursailik onenetan prestatutakoak, merkatuan aurkitu ohi ez direnak.

“Altxor” hauek dastatu ahal izango dira:
Val Frison “Cuvée Goustan” Blanc de Noirs Brut Nature
Laherte Frères “Les 7” Extra Brut
Ulysse Collin “Les Maillons” Extra Brut
Marguet Ambonnay Grand Cru Brut Nature 2010
Vouette & Sorbée “Cuvée Fidèle” Extra Brut


Garnatxa munduan

Ramiro Tarazona Sicilia

Guillermo Cruz (Mugaritzeko sommelierra), Eduardo Ibañez (CRDO Campo de Borja kontseiluko lehendakaria) eta Jose Ignacio Gracia (CRDO Campo de Borja kontseiluko zuzendaria)

Garnatxak munduan duen presentziari buruzko masterclassa; lurraldeen, mahastien, ardogintzaren eta ardoen ezaugarri nagusien deskribapena.

Campo de Borjako aragoiar garnatxen eta munduko beste leku batzuetako garnatxen dastatze-saioa; garnatxaren inperiotzat ezagutzen da Aragoiko zona hori.

Munduko barietate bikainetako batean murgilduko gara.

Erreserbarik gabeko ekintza. Sarrera librea tokiak bete arte.


Paraje Calificado cavak, harmonian

Guillermo Cruz eta Silvia Garcia.

Jatorri—deiturak Paraje Calificado cava-kategoria berriko lehenengo caven dastatze-saio enigmatiko eta harrigarria aurkezten digu. Zalantzarik gabe, aukera bikaina paraje bakoitzaren bikaintasuna eta caven nortasuna ezagutzeko, sommelier bikain bi hauen eskutik.


Gramona, denboraren artisauak

Xavier Gramona (Jabea) eta Linda Diaz (Brand Ambassador)

Gramonak bere ardoak apardun ardo bikain bihurtzeko trebetasuna perfekzionatu du, % 100 artisauak diren prozesuak mantenduz: kriantza kortxozko tapoiarekin, eta eskuzko errima-prozesuak, irabiatzea mahaian, zintzur-moztea. Dastatze bertikala urte onenetako ardoekin.

Aukera ezin hobea.