Saurabh Udiniaren Sukalde Pribatua

Indiako abangoardiako interpretazioak

Saio harrigarria. Indiako sukaldaritza garaikidearen “enfant terrible”tzat jotzen den Saurabhek bere errezeta ausartenetako batzuk erakutsiko ditu, indiar zaporeetatik abiatzen direnak, baina abangoardiara eramaten dituenak, azken kontzeptuei esker. Testuren tratamendu harrigarrienetatik zilipurdi tekniko harrigarrienetaraino.


Yurritaren kontserba ospetsuak

150 urte bete ditu Yurrita kontserba-enpresak, gauzak artisau erara egiteko modua kontserbatuz. Hiru sukaldari garrantzitsuk beren sormenak erakutsiko dituzte, antxoa eta hegaluzea nabarmenduz.

Casa Urola jatetxeko Pablo Loureiro

Bodega Donostiarra jatetxeko Miguel Montoiro, bere oso mitikoarekin

Felix Manso Ibarla jatetxeko Felix Manso


Ars Natura Liquida, Josep Rocarekin

Orain dela hiru urte, jatetxe batetik hartzitutako edarien munduan eta alkimiaren munduan nola bilakatu planteatu genion geure buruari. Gastronomikan, El Celler de Can Rocaren ESPERIT ROCA Ars Natura Liquida proiektua aurkeztuko dugu Josep Roca sommelierraren, Joan Carbo ingeniari agronomoaren eta Bernat Guixer enologo eta kimika organikoko doktorearen eskutik.

Produktu bereziak, pattarrak, likoreak, ardo aromatizatuak prestatzearekin konprometitutako proiektua da, gure lurraldearen paisaia azaldu, interpretatu edo bultzatuko duten produktuak prestatzearekin, eta landutako produktuen eta lehengaien alderdi soziokulturala eta naturala ulertzeko eta horiei balioa emateko nahiarekin konprometitutako proiektua.

Bide berriak irekiko ditugu likidoen iraultzan, jantokitik.

 

*Erabat aromatikoak sukalderako

*Dastatzea

Graduazio txikiak:

Ganxeteko mongeta babarrun zurien sakea

Gerezi-ardoa

Abrikot-ardoa

Mugurdi-ardo gozoa

 

Graduazio handiak:

Agabe-pattarra, Meditarraneoko mezkal erara

Algarrobo-pattarra, gaztainondozko upelean ondua

Gerezi-pattarra

 

Artemisia-likorea

Azafrai-likorea

Gentziana-likorea

Panamako gheisa kafezko likorea


Sukalde pribatua: Gulam Qureshi J.P. Singh-ekin

Indiar sukaldaritza tradizionala

Topaketa esklusiboa, bi indiar sukaldaritza oso ezberdinekin: Gulam Qureshi-rena, indiar erregetzaren Dum Pukht-a, espezia gutxikoa eta oso konplexua, baina garai modernoetatik ikusia; eta J.P. Singh handiaren sukaldaritza tradizional ikusgarria, bere haragi bikainekin eta espezieen urrutiko tratamenduarekin. Sekretu guztiak ezagutaraziko ditugu…


Pedro Subijanarekin sukaldean

Kozinatu bai, baina ez hori bakarrik

Urtero bezala, egitarauko tailerrik arrakastatsuenetako bat. Subijana maisuak hautatutako gutxi batzuentzako eskola magistrala eskainiko du bere lokalean bertan, ez urteko azken teknikekin bakarrik, baita sukaldaritzatik harago doazen ikuspegiekin ere, filosofiekin eta moduekin, modu pribatuak irakatsiz arrakasta nola lortu.


Andreu Genestrarekin sukaldean

Arkumearen sukaldaritzako zatikatzea

Michelin izar bat duen eta Mallorcako sukaldaritzari itzuli garaikidea eman dion chef mallorcarrak, kulturaren, tradizioaren eta berrikuntzaren uztarketaren bere filosofiatik, arkumearen eta haren atal guztien azterketa zorrotza proposatzen du, abangoardiako oinarrietatik interpretatuta, baina irlaren memoriako zaporeak errespetatuz.


Bost gazta, bost garagardo. San Miguelek esne gordinaren topa goraipatuko du

Nazioarteko bost gazta garrantzitsuenak berezi egiten dituzten historiak eta arrazoiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Esne gordinak gidatutako bidaia gastronomikoa, animalia berezien artzainen miresmenetik topaketa berezi honetan deskubritu ahal izango ditugun sukaldaritzako altxorrak sortzen dituzten gaztagileetara.

Norvegian hasi eta Pravian (Asturias) amaitzen da abentura, eta tartean Euskal Herritik ere igaroko da, Pirinioen alde bietatik.

Maila goreneko bost gazta horiekin uztartzeko, berriz, edari esklusiboa, garagardoa. San Miguel gaztaren zapore bizi eta era berean finekin jolastuz eta nahastuz… Bakoitza bere garagardoarekin, sintonia egokian. La San Miguel Eco, San Miguel Selecta, Casimiro Pale Ale, Alhambra Reserva Roja eta Founders Centennial IPA. Kraftkar, Artzai Gaztaren loreen gaztarekin (naturala eta ketua), Rey Silo eta Agour gaztekin batera dastatuko dira


CHIVITE: BILDUMARAKO 15 ALTXOR

Chivite Taldeak dastatze bertikala egingo du; 125 bildumako Chivite gamako ardoen 15 urte ezberdinetako altxorrak irekiko ditu. 60 lagunek bakarrik izango du altxor enologiko horiek dastatzeko pribilegioa, jardunaldi berezi batean. Chivite Taldeko zuzendari enologiko Cesar Muñozek zuzenduko du saioa. Bilduma Zuriko sei ardo, 125 Erreserba Bildumako beste sei, eta Mahaska Berantiarra Bildumako hiru izango dira dastatuko dituzten ardoak. Irekiko dituzten botilen artean daude 1994, 1996, 1998, 2002, 2004 eta 2005eko ardoak. Bilduma-altxorrak.


Fran Lópezekin sukaldean

Deltako sukaldaritza, Villa Retiron

Villa Retiro (Xerta)*

Fran Lopez chefak ukitu garaikidearekin berreskuratu du Ebroren Deltako sukaldaritza goxoa, eta saio magistrala eskainiko du, hango ekosistemako errezeta enblematikoenetako batzuekin; hori bai, eguneratutako eta berrinterpretatutako errezetak izango dira, besteak beste, basurde-arroza hezur-muinaz eta trufaz, bakailaoa tenperatura baxuan deltako aingiraz, uroiloa patata-ñokiekin eta haragi-erredukzioarekin, eta algarrobozko azkenburukoa. Aukera bikaina, sukaldaritza ezezagun baina liluragarri horren sekretuak ezagutzeko.


Amelie ostrak eta kontsumo-esperientzia berriak

Showcookinga uztarketaren azkeneko joerak aurkezteko, eta ostren aurkezpena, dastatze-saio bat izatetik harago, bestelako esperientzia bat eskaintzeko. Huitres Amelie etxearen eskutik, ostren kontsumoaren azken joerak ezagutuko ditugu, eta produktu hori abangoardiako menuetan gero eta gehiago erabiltzen dela ikusiko. Konbentzionalismoak alde batera utzita, zaporea indartu eta kalitatezko produktu bat publiko berrietara hurbilduko dugu, berrikuntzaren bila, limoiaz, tabaskoaz eta mignonetteaz harago. Posizionamendu berria, produktu natural eta goxo horretarako.