Alejandroren errezetak

Txistorra eta ardotan egindako txorizo dastaketa bitartez, Alejandro etxeko hestebeteak probatzeko aukera egongo da.

Parte-hartzaileek, gainera, etxeko produktu izarrak dastatu ahal izango dituzte: magnoa, tronkala eta korda.

Txerri jatorriko haragizko produktuak prestatu eta ekoizten ditu Embutidos Alejandro etxeak, eta txorizoaren kategorian espezializatuta dago. Artisau-erako produktu tradizionalak dira guztiak, hestebete bikainak egiteko errezeta naturalekin prestatutakoak.

Embutidos Alejandro zaporea eta osasuna da, kontserbatzailerik eta koloragarririk gabeko produktuak dira, baita glutenik eta laktosarik gabeak ere.


Lana antolatzeko modu berriak, sous-vide eta tenperatura baxuarekin

Jatetxe bateko zerbitzua simulatuz, Sammic Enrique Fleischmann chef korporatiboak dastatze-saioa eskainiko du, SmartVideTrack sistema berritzailearen funtzionamendua azalduz.

SmartVideTrack SmartVide familiaren garapen berria da, kozinatze- edo lehengoratze-prozesuan dauden urperatze-bainuko poltsa bakoitza bere aldetik kontrolatzeko aukera ematen duena, tenperatura kontrolatuta.

Hori guztia, ukimen-pantailazko sistema interaktibo bati lotutako txartel adimentsuen sistema bati esker.

SmartVideTrack bakarra da eta bereziki erabilgarria da sukaldeko errendimendu handiko uneetan. SmartVideTrack sistemak zerbitzuaren hutsuneak murriztea, partida bat modu egokiagoan antolatzea eta lana zonetan banatzea ahalbidetzen du, platerera ateratzeko unean lana hobeto egiteko.

SmarVideTrack sistemarekin zerbitzu garbia, antolatua eta profesionala izan dezakegu.


Hungariako ardo bikainen dastatze-saioa

Orain dela ehun urte, kontinenteko ardo-ekoizle garrantzitsuenetako bat zen Hungaria. Europako errege-erreginen gorteek Tokaj-eko urre-koloreko ardoarekin egiten zuten topa, eta dirudunenek izen handiko beste ardo zuri eta beltz hungariar batzuk dastatzen eta goraipatzen zituzten.

Hungaria ia ahaztuta zegoen bere sona eta ospea berreskuratzen ari da, dituen upategi ugariei, eta mahastizainen belaunaldi berriak berriro landako eta kontu handiz zaintzen dituen mahastiei esker.  Mahasti horietako ardo bikainak ardoa ekoizteko kultura tradizionaleko metodoen emaitza dira, betiere modernitatearekin eta egungo aurrerapenekin uztartuta.

Hungariar produktuak ardoetan espezializatutako denda batean erakutsiko balira zaporearen arabera, dendaren txoko guztietan aurkituko genituzte. Gure ardoek zaporeak eta egiturak ematen dioten barietate esklusiboa erakusten dute; eta horixe da Eger, Tokaj, Villany edo Somloko ardoen ezaugarri nagusietakoa. Aldi berean, ardo horiek ehunka urtetako historia komuna eta tradizioak islatzen dituzte. Eger-eko ardo orekatuak, Tokaj-eko ardoaren gozotasun konplexua, Szekszard eta Villanyko ardo beltzen egitura eta Somloko errautsen ardo zuriak: Hungariak ardo barietate aukera zabala du; denak dira liluragarriak, bene-benetakoak eta, batez ere, birdeskubritu beharrekoak.

Aurkezpen honetan, Hungariako sei eskualde benetan ardogiletan zehar gidatuko ditugu entzuleak eta, bide batez, Hungariako Ardoen Txapelketaren azkeneko edizioan irabazle atera ziren ardoetako batzuk dastatuko ditugu.

Atsegin handiz emango dizuegu ongietorria!


Hegaluzeen xuxurla

Itsas legoa ugariek indartsu, boteretsu bihurtu naute. Bide luzea izan da, ur lasaietan zein nahasietan, berotan zein hotzetan egindakoa; hantxe ulertu nuen zenbaterainoko handitasuna oparitzen digun itsasoak. Algek, antxoek, olagarroek eta berdelek elikatu zuten nire bidaia, Cabo Verde, Norvegia eta Mexikoko Golkoko uretan, hona iritsi arte.

Horregatik, dena kontatzeko asmoa daukat, ez dut ezer niretzat gordeko. Beste inon ez gaituzte horrenbeste maite, ezta horrenbesteko debozioz zaintzen eta mimatzen ere; horregatik izan zen hemen, eta hementxe gelditu nahi dut. Jaki goxo-goxoak ilustratzera nator, aromak eta zaporeak neureganatzera, ahoak esnatzera eta kultura infinituen sekretuak ezagutaraztera. Zure esku dago azkeneko urratsa. Dena kontatuko dizut, baina zuri bakarrik.

Piztu itzazu suak, esna ezazu zure adorea, orain zureak izango baitira nire sekretuak, itsasoko kultura, alegia. Parpatana zein masailak, mendrezka zein muturrak, nahi izatea da kontua. Zuri ematen dizut ondare hau. Gertura zaitez, etorri. Xuxurlak aske egingo gaitu.

Showcooking saioa, Julios Jose Vazquezekin (El Campero jatetxea)


Hungaria eta bere toki turistikoetako ohiko zaporea

Gonbidatu horiek, kongresu maite honetako bisitariok:

Gure herrialdearen historiak Hungariako eskualde turistiko nagusietako gastronomian eta zapore tradizional batzuetan izan duen eragina erakusten dugu gure tailerretan. Programa honetan aurkeztuko ditugun platerek toki turistiko horietako ohiko osagai partikular batzuk dituzte oinarritzat; toki turistiko horietako batzuk dira Tokaj, Danube Bend, Sopron Balaton eta Hortobagy-Debrecen. Hungariako zaporeak are gehiago hurbiltzeko helburuz, plater horiekin uztar daitezkeen hungariar ardo onenetako batzuen lagin bat eskaini nahi dizuegu.

Atsegin handiz ematen dizuegu ongietorria!


Sukaldaritza Pribatua Rodolfo Guzmán: Maputxeen kulturatik abiatuta, abangoardia sortzen

Bogaró Jatetxea (Santiago de Chile, Chile)

Txileko jakitegi endemikoaren erabilerak eta ezaugarriak dokumentatzen jardun du Rodolfok, bai eta aukera berriak arakatzen ere, batez ere Txileko gizarte modernoan inoiz kontuan hartu ez diren osagaiei dagokienez. Horietako gehienak milaka urtetan izan ziren Maputxeen elikagaiak.  Lankidetza handia bultzatu du, 200 pertsona baino gehiagoren inplikazioa lortu duena, herrialde osoko komunitate uzta-biltzaileak eta ekoizle txikiak barne. Horren guztiaren emaitza da tailer berritzaile hau, abangoardiatik begiratzen duena.


Sukaldaritza Pribatua Germán Martitegui: Ahaztutako Argentina birdeskubritzen

Tegui Jatetxea (Buenos Aires, Argentina)

Argentinako chefik onena da German, eta proiektu liluragarri batean murgilduta dago orain dela urte batzuetatik: ahaztutako Argentina horretako produktuak, prestaketak eta zaporeak birdeskubritzea, hango haragi bikainetatik harago ezkutuan dagoen Argentina horretakoak. Helburu horrekin, herrialde osoan ibili da, eskualde bakoitzean murgildu da, galdutako osagaiak, teknikak eta prestatzeko erak berreskuratu ditu eta, bere talentu garaikidearekin, eguneratu egin ditu. Bere tailerra, beraz, erabateko sorpresa izango da, eta ibilbide benetan luzeko sukaldaritzako ezagupenen iturri ezezaguna.


“READY TO USE” erakustaldia, Bidfood Iberia – Guzman Gastronomia eta R&D Food Revolution-en eskutik

R&D Food Revolution berrikuntzaren sinonimoa da sukaldaritzaren munduan. Albert Adriaren eta Belgikako bere lagun Rudi van Beylen eta Dirk Peeters-en proiektu honek Albert Adriaren aparrak eta “Ready to use” aperitibo esklusiboak dakartza espainiar merkatura, Bidfood Iberia – Guzman Gastronomiak bakarrik banatzen dituenak. Etor zaitez Luc Van den Bergh chefaren sormenez betetako erakustaldira, eta koktel goxoen, fruta-aparren eta snack orijinalen gama erabat berria ezagutuko duzu.


Asturias eta Kantauriko abangoardiazko sintesia

Nacho Manzano Asturiaseko lurralde eta itsasoen esploratzaile ausarta da. Lur eta itsaso horien freskotasunaren eta berehalakotasunaren ñabardura guztiak azaleratzeko intuizio bitxia eta berezko talentua ditu eta, horrela, paisaia konplexutasun sofistikatuko beste maila batzuetara bulkatzen jakin du. Kongresuan proposatzen duen menua horren guztiaren adierazpen panoramikoa da.

Juan Muñozek S. Pellegrinorekin eta Acqua Pannarekin eta hautazko ardo eta cavekin zuzendutako uztarketa


Chele Gonzálezekin sukaldean: Filipinar sukaldaritza harrigarri eta ezezaguna.

Gallery by Chele jatetxea (Manila, Filipinas)

Mugaritz jatetxean trebatu zen Chele eta, Filipinar uharteetara bidaiatu, arakatu eta hango produktu eta sukaldaritza tradizionalak berreskuratzeaz gain –indigenak zein kolonialak–, landa-ikerkuntzan urtetan egindako lanaren eta bere pentsaera benetan garaikidearen bitartez, abangoardiara eraman du Filipinetako sukaldaritza, erabat exotikoak diren eta sormenezko inguru erabat berriak deskubritzera garamatzaten plateren bitartez; horrela lortu du Filipinetako jatetxerik handiena izatea eta 50 Best Asia zerrendako lehendabiziko postuetan egotea.